hezkuntza-edukia
Irudi bidez erregulatutako gorputza
- Izenburua:
- Irudi bidez erregulatutako gorputza
- Erakusketa:
- Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura
- Gaiak:
- Giza gorputza | Argazkigintza | Artea eta zientzia
XIX. mendean, argazkigintza aurrera zihoan heinean, medikuntzan hainbat teknika —mikroskopia eta erradiologia, esaterako— garatu ziren argazkigintzaren baliabideak erabiliz. Teknikok gorputza ezagutzeko tresna garrantzitsu bihurtu ziren. Michel Foucault filosofo frantsesak Naissance de la clinique : une archéologie du regard médical (Klinikaren sorrera: medikuntzaren begiradaren arkeologia, 1963) liburuan medikuntzaren bilakaera aztertu zuen. Bereziki landu zituen klinika eta zer lotura zegoen argazkigintzan oinarritzen ziren irudiak sortzeko tresna berrien eta gorputza erregulatzen zuten prozesuak ikertzen zituzten zientzien, hots, fisiologiaren eta patogeniaren (gaixotzea eragiten duten mekanismoak), sorreraren artean. Gizakiaren barnealdea iruditan jaso ahal izateak medikuntzak aurrera egin zezan lagundu zuen eta gorputza nola ikusten genuen aldatu zuen.