Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

hezkuntza-edukia

Zalantzan jarritako irudia

Postmodernitatea deitzen den garaian, irudiaren zentraltasunaren kritika kontsumo-gizartearen eta ekoizte-baliabideen —argazkigintza eta bideoa, besteak beste— kritikari lotu zaio. 1980ko hamarkadan artista asko, hala nola, Barbara Kruger, Cindy Sherman eta Richard Prince, irudiek, kontsumo-gai diren aldetik, kulturan betetzen zuten lekuari aurka egiten saiatu ziren (Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea erakusketan ikusgai, bigarren solairuan, 2010/11/06tik 2011/03ra). Horretarako askotariko estrategiak, esaterako, bereganatzea, aipuak eta parodiak egitea, erabili zituzten: Richard Princek, adibidez, tabako-iragarkien irudiei argazkiak atera zizkien egiletasuna eta esangura nozioak zalantzan jartzeko.