Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

hezkuntza-edukia

Zientzia eta ikus-hautematea

Europan Errenazimentutik XIX. mendera arte uste izan zen munduaren antolaeraren arauak ulertzeko natura zuzenean behatzea funtsezkoa zela. Uste horixe izan zen, hain zuzen, ikusizko arteen eta zientzien arteko lotura anitzen oinarrietako bat. Zientzian aurrerabideak asko izan ziren, optikan, batez ere, eta horrek oso eragin zituen ikusizko irudikatze-moduak. Optika fisikaren adarra da eta argiaren arauak, ezaugarriak eta fenomenoak aztertzen ditu. XVIII. mendearen hasieran, Isaac Newton zientzialari ingelesak argiaren teoria korpuskularra azaldu zuen Opticks (1704) lanean: argi zuria korpuskuluz edo partikulaz osatzen da. Optika geometrikoaren oinarrizko legeak hamarkada batzuk lehenago aurkitu arren, XVIII. mendeko aurrerabideak erabakigarriak izan ziren, horiei esker leiar akromatikoak asmatu baitziren, argiaren lastertasuna neurtu eta espektro izaera aurkitu baitzen.