Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

hezkuntza-edukia

Irudia haren erreproduzigarritasun teknikoaren garaian

Izenburua:
Irudia haren erreproduzigarritasun teknikoaren garaian
Erakusketa:
Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura
Gaiak:
Artea eta teknologia | Artearen historia | Andy Warhol
Artelan motak:
Inprimaketa | Serigrafia

Serigrafia inprimatzeko teknika bat da; sare batek txantiloi bati eusten dio eta hala txantiloiak tinta iragazten du. 1918an serigrafiaren inguruko lehenengo patentea onartu zen eta, Gutenberg-en inprimatzeak testuak ekoizteko eta zabaltzeko bideak betiko aldatu bazituen, serigrafiaren teknika merkaturatzeak irudiak ekoizteko, hedatzeko eta kontsumitzeko erak irauli zituen. Ikusizko kulturan eragin handia izan zuen, teknologia-baliabide berriei esker, ekoizten ziren irudien bidez beste irudi batzuk sor baitzitezkeen. XX. mendearen azken herenean, artista askok, Andy Warhol estatubatuarrak, adibidez, serigrafia erabili zuten. Dena den, jadanik 1935ean Walter Benjamin (1892–1940) filosofoak hala esan zuen Das Kunstwerk im Zeitalter seiner technischen Reproduzierbarkeit (Artelana haren erreproduzigarritasun teknikoaren garaian) saiakeran: “Egunero are indar ukaezinagoa du objektuak hurbil-hurbiletik bereganatzeko beharrak, hots, irudien bidez, hobe, kopien bidez, erreprodukzioen bidez, bereganatzekoak”.