Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

hezkuntza-edukia

Irudi digitalak

Lehenengo irudi digitalak ordenagailu bidez sortu ziren 1960ko hamarkadan, espazioaren azterketa eta medikuntza-ikerketak gogor bultzatzen ziren garaian, baina teknologia digitalak benetan aurrera egin zuen 1970eko hamarkadan, mikroprozesadoreak asmatu zirenean. Horiei esker informazio digitala biltzeko tresna askoz hobeak lortu ziren eta, azken buruan, pixkanaka-pixkanaka, euskarri digitalek analogikoak baztertu dituzte argazkigintzan eta bideogintzan.

1987an Thomas Knoll, Michigan Unibertsitateko doktoregaia, kolore bakarreko pantailetan irudiak grisen eskalan erakusteko informatika-programa batean lanean hasi zen. Hasierako aurrerapausoek haren anai John Knoll-en arreta erakarri zuten eta hark, zinema-industrian ikusizko efektuen egile zenak, irudiak editatzeko programa bat egitera animatu zuen. Hala sortu zen, 1988an, egun Photoshop gisa ezagutzen dugun irudi-prozesatzailea.