Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

Eukaliptoa, 1940

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Berrikuntza etengabeetan gehien aritzen ziren XX. mendeko eskultoreetako bat da Alexander Calder. 1898an jaio zen, Estatu Batuetako artista familia ezagun batean. Hala ere, bere bizitzako aldi asko eman zuen Frantzian lanean; lehendabizi, Parisko zirkulu artistiko progresistetan, gerren arteko denboran; eta, gero, bere estudio propioan, Frantziako landa-giroan. 1950eko hamarkadatik 1976an hil zen arte, Frantziaren eta Connecticut estatuko Roxbury hiriaren artean eman zuen denbora.

Calderrek askotan kontatzen zituen bere bizitzako bi gertaera garrantzitsuren istorioak. Lehendabizikoa 1922an gertatu zen, ingeniari mekaniko gisa graduatu berritan, Guatemalara zihoan bidaiarien itsasontzi batean lanean ari zela. Egun batean, goizean goiz, itsasontziaren bizkarrean soka‑erroilu baten gainean etzanda zegoela, alde batean eguzki irteera gartsu gorria ikusi zuen, eta, bestean, ilargia, zilarrezko txanponaren pare, berak zioenez. Esperientziak ondorio sakona izan zuen harengan, eta esan zuen bere barruan, luzarorako, eguzki-sistemaren inpresioa utzi ziola. Erakusketa honetan, planeta egituren eta konstelazioen arteko elkarren mendekotasunaren inguruan marraztu zituen lan asko ikus dezakezu.

Beste gertaera eratzaile bat, Calderren bizitzan, 1930ean gertatu zen, Piet Mondrian‑ek Parisen zeukan estudioa bisitatu zuenean. Calderrek ordurako ezagutzen zuen Mondrianen lana, baina sakon‑sakoneraino eragin zion herbeheretar artistak kartoizko laukizuzen koloreztatuak horma zurietan jarrita eratutako konposizioak. Calderrek adierazi duenez, horrek eman zion arte abstraktuan bere lana abiarazi zion astinaldia. Calderrek hau esan zuen:

“Nire lehenengo gauza abstraktuak Mondrian, Léger, Miro ezagutzetik sortu ziren. Lehendabizi, margotzen hasi nintzen, baina horrek aste batzuk baino ez zuen iraun. Beraz, berehala hasi nintzen alanbrearekin —aspalditik ezaguna nuen alanbrearekin— eta objektu bereiziekin lan egiten. Hasieran, objektuak estatikoak ziren, stabiles direlakoak, harreman kosmikoaren zentzua eman nahirik. Gero, sentitu nuen harreman horiek beharbada ez zirela garrantzitsuena, eta malgutasuna sartu nuen, harremanak orokorragoak izateko moduan. Hortik, aurrera egin nuen; koreografia onean bezala, mugimendua bere kontrapuntu balioagatik erabiltzera pasa nintzen”.

Calderren lanetariko asko, edo stabile edo mobile izenekin dira ezagunak. Stabileak lan estatikoak dira, geldirik daudenak, hala nola erakusketa honetan ikus ditzakezun altzairuzko xafla gaineko egitura geldi handi‑handiak. Izen hori jarri zien Jean Arp‑en 1932an, mekanizatu gabeko lanak Marcel Duchamp‑ek 1931n izendatutako mobile mugikorretatik bereizteko. Mobileak eskultura zinetikoaren mota berezia dira; hau da, mugimendua duen eskultura mota bat. Zutik edota zintzilik dauden mobile asko ikus dezakezu erakusketa honetan, eta konturatuko zara tamaina guztietakoak daudela: mutur batean, pieza txikiak, finak, haize boladarik arinenari ere erantzuten diotenak; eta, bestean, egitura ahaltsuak, eskulturaren eta arkitekturaren arteko mugak ezabatzen dituztenak.

Nahiz eta Calderrek ingeniaritzan izandako prestakuntza eta makinetarako zuen zaletasuna lan hauetan bistakoa den, hala eta guztiz ere, indarra eta bizia duten objektuak dira. Mugagabea dirudien haren sormenak bere horretan jarraitu zuen, harik eta 1976an hil zen arte.

Calder. Grabitatea eta grazia erakusketa BBVAren babesari esker gauzatu da.

BESTE ATALAK

Sarrera

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Eukaliptoa, 1940

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Gong hirukoitza, 1948 inguru

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Elur-erauntsia, 1948

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Lirio gorrien zidorrak, 1956

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

"Y"a, 1960

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Bola txikia kontrapisuarekin, 1931 inguru

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Croisière, 1931

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Orekarien soka, 1936

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Zilindroek zulatutako esfera, 1939

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Orban beltza cardan giltzaduretan, 1942

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Arantza horizontalak, 1942

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Konstelazioa, 1943

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Belarri handia, 1943

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Indarraren lirioa, 1945

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Parasito txikia, 1947

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Dorre adarkatua, 1950

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Pittsburgh, 1958

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Gillotina zortzirentzat, 1963

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago