Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

Zilindroek zulatutako esfera, 1939

Info gehiago

Arantza horizontalak, 1942

Info gehiago

Iruzkinak

Orban beltza cardan giltzaduretan, 1942

Izenburua:
Orban beltza cardan giltzaduretan, 1942
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Artea eta espazioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Mugimendua | Tamaina | Ingurunea eta natura
Mugimendu artistikoak:
Arte Zinetikoa |
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Calder, Alexander

Calder-ek 1942an egin zuen eskultura geldi txiki hau, Orban beltza cardan giltzaduretan izenekoa. Alanbre finez dago egina. Artistak alanbrea manipulatu du, beharbada eguzki sistema bateko bideak edo erdiguneko planeta baten inguruko orbiten segida adierazteko. Erdiguneko planeta da, hain zuzen ere, izenburuko “orban beltza”. Ardatz ezberdinetan biratzen diren parte guztien erdigunean dagoen arren, “orban” beltza gelditasun puntu bat da, beti leku berean, cardan giltzaduretan duen posizioarengatik.

Calderren garai horretako lanak mugikortasun handiagoa du, oso pieza delikatuekin egindako egitura korapilatsuei esker. Mugimendu etengabea dakarren lana sortzeari buruzko pieza da, planeten eta kosmoseko beste egitura batzuen arteko harremanean oinarriturik modelatua. Mugimendu mekaniko korapilatsuen eta eskultura mugikorraren aukeren esplorazioarekin aurrera jarraitu zuenez, lan hau birarazi eta kulunkarazi egin daiteke. Hain zuzen ere, eginak zituen ingeniari mekaniko ikasketak baliatuz, Calderrek zenbaitetan motor sinpleak egin zituen bere eraikuntzak mugiarazteko. Halako lanen bidez, Calder arte zinetikoaren aitzindari bihurtu zen. Hona hemen arte zinetikoaren definizioa: mugimenduaren irudikatze hutsaz gain, mugimendu fisikoa ere baduten artelanak. Hau bezalako lanek bateratu egiten dituzte mekanikari trebatuaren ikuspegi arretatsua eta praktikoa, batetik, eta ustekabea eta berezkotasuna, bestetik. Burutsuak dira, baina enfasi nagusia ez dute ingeniaritza. Mugimendua dakarren eskulturari buruz Calderrek zuen ikuspegiarekin bat dator hori; Calderrek behin eta berriz esaten zuenez, elementu mekanikoak sekula ez luke elementu estetikoa kontrolatu behar. Askoz nahiago zuen, bere hitzetan, “makina pobre bat eta eskultura on bat”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Eukaliptoa, 1940

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Gong hirukoitza, 1948 inguru

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Elur-erauntsia, 1948

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Lirio gorrien zidorrak, 1956

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

"Y"a, 1960

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Bola txikia kontrapisuarekin, 1931 inguru

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Croisière, 1931

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Orekarien soka, 1936

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Zilindroek zulatutako esfera, 1939

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Orban beltza cardan giltzaduretan, 1942

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Arantza horizontalak, 1942

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Konstelazioa, 1943

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Belarri handia, 1943

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Indarraren lirioa, 1945

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Parasito txikia, 1947

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Dorre adarkatua, 1950

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Pittsburgh, 1958

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Gillotina zortzirentzat, 1963

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago