Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

Bola txikia kontrapisuarekin, 1931 inguru

Info gehiago

Orekarien soka, 1936

Info gehiago

Iruzkinak

Croisière, 1931

Izenburua:
Croisière, 1931
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Mugimendua | Tamaina | Ingurunea eta natura | Paris
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Zinetikoa |
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Calder, Alexander

Erakusketa honetan ikus ditzakezun eskultura monumental batzuekin alderatuta, lan goiztiar honek, 1931n egina, txiki samarra dirudi. Izan ere, bere artista karreran, bere lanerako oinarri gisa abstrakzioa esploratzen ari zen garaiko pieza garrantzitsutzat jo zuen Calder-ek. Calderrek 1931n Parisen, Percier galerian, egin zuen lan abstraktuen lehenengo erakusketa; bada, han agertutako lanetariko bat dugu hau. Jean Arp‑ek Calderren eskultura geldiak deskribatzeko stabile terminoa sortu zuenean aipagai zituen lanetariko bat da. Erakusketa hark bere garaikide askori eragin zien, eta Fernand Léger‑ek idatzi zuen katalogoko hitzaurrea.

Nahiz eta batzuetan Unibertsoa edo Unibertso txikia izenez ere ezagutzen den, bere izenburuetako beste bat frantseseko cruise hitza da: Croisière. Elkar ebakitzen duten zirkuluek bai orbitak eta bai zirkumnabigazio bideak iradokitzen dituzte. Beste inspirazio iturri bat, hemen, kosmoseko izarrak eta planetak dira. Horren inguruan, Calderrek hau esan zuen:

“Forma zirkularrak, bereziki elkarrekintzan, nolabaiteko sentipen kosmikoa edo unibertsala dutela iruditzen zait. Hortik datorkio Unibertsoa izenburu orokorra. Nik zera egin izan nahiko nuke, esfera bat inolako euskarririk gabe zintzilikatzea, baina ezin izan nuen”.

Hala ere, Calderren kezka nagusia ez zen lehendik baziren formak miniaturan erreplikatzea, baizik eta esanahi lausotuzko abstrakzioen harreman erabat berria eratzea. Elementuen arteko harremanari buruz zuen interesak eraman zuen bere lanean mugimendua sartzera. Eskulturara zinetika ekartzeko bere nahia azaldu zuen 1932ko elkarrizketa batean:

“Zergatik izan behar du estatikoa arteak? Abstrakzio bat ikusten duzu, eskultura edo margo egina, planoen, esferen, nukleoen antolamendu biziro liluragarria, erabat zentzugabea. Perfektua izango da, baina beti dago geldirik. Eskulturako hurrengo pausoa mugimendua da”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Eukaliptoa, 1940

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Gong hirukoitza, 1948 inguru

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Elur-erauntsia, 1948

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Lirio gorrien zidorrak, 1956

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

"Y"a, 1960

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Bola txikia kontrapisuarekin, 1931 inguru

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Croisière, 1931

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Orekarien soka, 1936

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Zilindroek zulatutako esfera, 1939

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Orban beltza cardan giltzaduretan, 1942

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Arantza horizontalak, 1942

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Konstelazioa, 1943

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Belarri handia, 1943

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Indarraren lirioa, 1945

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Parasito txikia, 1947

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Dorre adarkatua, 1950

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Pittsburgh, 1958

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Gillotina zortzirentzat, 1963

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago