Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

Pittsburgh, 1958

Info gehiago

Iruzkinak

Gillotina zortzirentzat, 1963

Elkarri torlojuz lotutako altzairuzko xaflez egina den eskultura geldi edo stabile itzel honek Gillotina zortzirentzat du izenburu. Lan hau 1963an egin zuen Calder-ek, bere lanaren fase helduan. Dagoeneko 1937an Calder maketak handitu eta lan monumental bihurtzean interesatua ibilia zen. Hala ere, 1950eko hamarkada arte ez zen halako eskultura handiagoaren eskaria hazi. Orduz geroztik, Calderrek gero eta eskala handiagoko stabileak egin zituen, harik eta 1976an hil zen arte. Eraikuntza itzel horiek, askotan Frantziako galdategien laguntzaz eginak, artista ingurumeneko edo arkitekturako eskulturarantz areago mugitzen ari dela erakusten digute. Hauek bezalako lanak eraikinetatik kanpora instalatu ohi dira; han, galeria batean sortuko lioketenaz oso bestelako efektua sortzen diote ikusleari. Izan ere, atari zabalean, erabakigarria da ingurunearekiko harremana, paisaia zabalarekin elkarrekintzan dihardutelako, paisaia zabala markoztatzen dutelako, eta paisaia zabala kontrolatu ere egiten dutelako.

Gillotina zortzirentzat artelanak industria materialak darabiltza. Dituen formak gillotinaren ebakitze mekanismoaren indar hilgarria gogorarazten digute, eta, hala eta guztiz ere, izaki trakets handia ematen du. Gillotina zortzirentzat lana New Yorkeko Guggenheim Museoan izan zen ikusgai lehendabizikoz, 1964an, Calderren atzera begirako erakusketan.

Bere mobileak eta stabileak asmoaren aldetik zertan bereizten ziren galdetu ziotenean, Calderrek azalpen hau eman zuen:

“mobileak benetako mugimendua du berak; stabilea, berriz, margolaritzako mugimendu inplizituaren ideia zaharrera itzultzen da. Stabile baten kasuan, haren inguruan edo hartan zehar ibili behar duzu; mobilea, aldiz, zure aurrean dantzatzen da”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Eukaliptoa, 1940

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Gong hirukoitza, 1948 inguru

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Elur-erauntsia, 1948

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Lirio gorrien zidorrak, 1956

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

"Y"a, 1960

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Bola txikia kontrapisuarekin, 1931 inguru

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Croisière, 1931

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Orekarien soka, 1936

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Zilindroek zulatutako esfera, 1939

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Orban beltza cardan giltzaduretan, 1942

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Arantza horizontalak, 1942

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Konstelazioa, 1943

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Belarri handia, 1943

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Indarraren lirioa, 1945

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Parasito txikia, 1947

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Dorre adarkatua, 1950