Calder. Grabitatea eta grazia
Indarraren lirioa, 1945
Dorre adarkatua, 1950
Iruzkinak
Parasito txikia, 1947
- Izenburua:
- Parasito txikia, 1947
- Erakusketa:
- Calder. Grabitatea eta grazia
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Materiala | Oreka
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Calder, Alexander
1947ko eskultura txiki samar honek izenburu bitxia du, Parasito txikia. Calder-en aldeztutako koloreak konbinatzen ditu: gorria, beltza eta zuria. Forma beltz puntadun geldia Calderren stabile handiekin erlazionatua dago, adibidez erakusketa honetan ikus ditzakezun Belarri handia eta Gillotina zortzirentzat izenekoekin. Hala ere, forma hau Calderren mobileen bereizgarri diren formekin eta haga eta alanbre elkartuekin konbinatua dago.
Haren lan honetan eta beste askotan ikus dezakezunez, Calder liluratuta zegoen airean orekan egonaraz daitezkeen objektuen ideiarekin. Honelako lanei buruz, hau esan zuen Calderrek:
“... euskarririk gabe airean orekan dagoen objektuaren ideia dago; eusteko baliabidetzat oso hari luze bat edo hegalkin erako beso luze bat erabiltzea da, itxuraz, Lurretiko askatasun horretara gehien inguratzen dena”.