Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

Dorre adarkatua, 1950

Info gehiago

Gillotina zortzirentzat, 1963

Info gehiago

Iruzkinak

Pittsburgh, 1958

Izenburua:
Pittsburgh, 1958
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Materiala | Mugimendua | Tamaina
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Eskultura | Kokapen zehatzerako artea
Aipatutako artistak:
Calder, Alexander

Mobile itzel honek Pittsburgh du izena. Altzairu eta aluminio margotuez egina, Calder-en estatus artistikoa berretsi zuen, 1958an, lehenengo aldiz atera zuenean, Carnegie‑ko Nazioarteko Erakusketan lehenengo saria irabazi zuenean. Erosi egin zioten, eta Pittsburgheko aireportu nagusian instalatu. Gaur egun ere Pittsburgheko Udala da artelanaren jabea.

Pieza hau 1958an egin zuen Calderrek. Artean, arte publikorako oso aukera erabilia ziren Calderren mobileak. Lan hau egin zuenerako, Calderrek jadanik mobile enkargatu berriak instalatuak zeuzkan UNESCOren Parisko egoitzaren kanpoaldean eta —hegaldi segailaren zentzua eta teknologia hain ondo adierazten dituzten artelan baterako guztiz aproposa— gaur egun Kennedy izena duen New Yorkeko aireportuan. Monumentu abstraktu horiek nabarmen aldentzen ziren ohiko monumentu figuratiboetatik, eta esanahi zabalagoak eta askotarikoak ahalbidetzen zituzten. Honakoa esan zuen:

“Jendeak uste du monumentuak lurretik atera beharko liratekeela, inoiz ez sabaitik, baina mobileak ere monumentu monumentalak izan daitezke”.

Calderren honelako lan askoren izaera handinahia gorabehera, nahiko forma soilak dira. Eraikitzeko bitartekoak eta materialen izaera oso garbi dago beti. Xaflaren metala edo alanbrea non okertu duen ikus dezakezu, eta kakoak, torlojuak eta junturak agerian egoten dira. Mobileen kasuan, biziro sentitzen dugu parte bakoitzak oreka duela osotasunarekin. Pittsburgh egin zuen garaiaren inguruan, Calderrek esan zuen aspaldidanik erabakia zuela arte primitiboa hobea zela arte dekadentea baino, eta ahalik eta primitiboen mantenduko zela. Calderrek esan nahi zuen ez ziola axola akabera perfektuak, leuntzeak edo sofistikazioak, eta nahiago zituela lanen oinarrizko elementuak.

BESTE ATALAK

Sarrera

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Eukaliptoa, 1940

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Gong hirukoitza, 1948 inguru

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Elur-erauntsia, 1948

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Lirio gorrien zidorrak, 1956

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

"Y"a, 1960

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Bola txikia kontrapisuarekin, 1931 inguru

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Croisière, 1931

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Orekarien soka, 1936

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Zilindroek zulatutako esfera, 1939

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Orban beltza cardan giltzaduretan, 1942

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Arantza horizontalak, 1942

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Konstelazioa, 1943

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Belarri handia, 1943

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Indarraren lirioa, 1945

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Parasito txikia, 1947