Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

Konstelazioa, 1943

Info gehiago

Indarraren lirioa, 1945

Info gehiago

Iruzkinak

Belarri handia, 1943

Izenburua:
Belarri handia, 1943
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Lan-prozesua | Materiala
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Calder, Alexander

Eskultura itzel hau stabile deritzenetakoa da, 1943koa. Beltzez margotutako altzairuzko xaflaz dago eginda, eta, atzera begira, Belarri handia izenburua jarri zioten. Duen ilargierdi forma irregularrak, zenbait alderditan, belarri baten forma gogorarazten digu, baina piezaren ardura nagusia formen arteko harremana da. Calder-ek hau esan zuen:

“... formetan ebakitako eta elkarri angeluetan muntaturiko metalezko xafla bat edo gehiago erabiltzen dudanean, sentitzen dut badela forma solido bat, beharbada ahurra, beharbada konbexua, horien arteko angelu diedrikoak betetzen dituena. Ez daukat ideia zehatzik ea nolakoa izango litzatekeen hori, sentitu besterik ez dut egiten, eta batek benetan ikusten dituen formez arduratzen naiz”.

Zakarki ebakitako altzairuzko xafla astunak elkarri torlojuz lotuak daude. Agerian dauden torloju lodi horiek ederki erakusten dute Calderrek uko egiten ziola eraikitzeko baliabideak ezkutatzeari. Halako lanak muntatzeko jarraibideak ematen zituenean, behin eta berriz adierazi zuen, idatziz, torlojuak erabil zitezela, eta ez errematxeak, adibidez. Calder eszeptikoa zen gehiegiko diseinua duten edonolako objektuei buruz; esaterako, ez zuen gogoko arropa formalak eramatea, eta nahiago zuen armadako jeepen eta kamioien diseinua auto distiratsu eta dotoreena baino. Calderrek txatarreko metal ugarirekin lan egin zuen, batez ere gerra garaiko urte haietan, eta horrek nolakotasun “gordina” eman zion bere lanari. Baina akabera teknikoa saihestea nahita egiten du Calderrek, eta haren lanaren alderdi garrantzitsua da. Xehetasun horri erreparatzen badiozu, hemen ikusgai diren lanik gehienetan nabarituko duzu hori, baita segailenetan eta delikatuenetan ere.

BESTE ATALAK

Sarrera

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Eukaliptoa, 1940

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Gong hirukoitza, 1948 inguru

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Elur-erauntsia, 1948

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Lirio gorrien zidorrak, 1956

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

"Y"a, 1960

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Bola txikia kontrapisuarekin, 1931 inguru

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Croisière, 1931

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Orekarien soka, 1936

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Zilindroek zulatutako esfera, 1939

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Orban beltza cardan giltzaduretan, 1942

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Arantza horizontalak, 1942

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Konstelazioa, 1943

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Belarri handia, 1943

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Indarraren lirioa, 1945

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Parasito txikia, 1947

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Dorre adarkatua, 1950

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Pittsburgh, 1958

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago

Gillotina zortzirentzat, 1963

Calder. Grabitatea eta grazia, Iruzkina, 2003

Info gehiago