Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
Sarrera
Tifoia, 1985
Iruzkinak
Tokiz kanpokoa: lehenengo etapa, 2004
- Izenburua:
- Tokiz kanpokoa: lehenengo etapa, 2004
- Erakusketa:
- Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Sinbologia | Erakusketak | Gerra | Irailaren 11 | Herri-kultura | AEB | Dualtasuna | Gogoeta | Suntsipena | Indarkeria | Txina
- Artelan motak:
- Instalazioa | Kokapen zehatzerako artea
- Aipatutako artistak:
- Cai, Guo-Qiang
Instalazio hau, Tokiz kanpokoa: lehenengo etapa, Massachusetts-eko Arte Garaikideko Museoan egindako erakusketa baterako egin zuen artistak. Aurrean dugun bertsio hau Bilboko Guggenheim Museorako sortu zuen bereziki artistak: AEBetan fabrikatutako zortzi auto zuri jarri dira Atrioan. Instalazio honetan, autoak mugitzen zeudela, izoztu zirela ematen du: lehenengo autoa, bere horretan dagoena, zoruan dago eta horri beste zazpi autoek osatutako segidak jarraitzen dio, ilaran dauden auto horiek argia ematen duten hagatxoak dituzte eta alborantz, baita gorantz ere, irauliak daude. Segida horrek ildo zirkular bat betetzen du, zoruan geldik dagoen aurreneko autoan hasi eta bertan amaitzen da.
Honela dio Alexandra Munroe-k, erakusketaren komisarioak:
Funtsean, espazioarekin lan egiten duen artista da Cai Guo Qiang. Instalazio-artista bat, nolabait esateko… Auto estatubatuarrak erabiltzen ditu, familia unitatearen sinbolo, eta AEBetako indistriaren eta teknologiaren gorentasunaren sinbolo; askatasunaren ikurra da autoa AEBetan, eta, hala eta guztiz ere, hori guztia mehatxatzen du lehertzen ari den autoaren irudiak.
Cairen obraren erreferentziak gerraren ikono klasikoetan oinarritutakoak izan ohi dira, bolboran, adibidez; hemen, ordea, orain dela ez hainbeste aurrera eramandako indarkeriazko ekintzetan erabilitako tresna bat aukeratu du: bonba-autoa alegia, irailaren 11ko atentatuen ondoren mundu mailan bizi dugun gatazka egoerari aipamen eginez. Instalazioaren egitura ziklikoak tragediatik sekuentzia oniriko batera emandako pausoa aditzera ematen digu, eta kontraesan argia sorrarazten du. Kontraesan hau baliagarri zaio artistari leherketa ikuspegi desberdinetatik aurkezteko, eta txinatar pentsamendu tradizionalaren muinean gu murgilarazteko.
Caik ez digu inoiz eskatzen obra edo gertaera historiko jakin bat ona edo txarra ote den irizteko... Cairen berezitasuna hauxe da, guztiz beltza edo guztiz zuria, guztiz ona edo guztiz txarra ez den leku batera gonbidatzen gaituela, txinatar pentsamendu tradizionalaren muina biltzen duen lekua baita: aurkakoak elkarrekintzan ari dira beti, elkarren kontra, elkar gainditzen, eta aurkako horien arteko elkar aditzearen eta orekaren bitartez baino ezin aurki daiteke giza egoeraren egia.