Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
Bederatzi auto, 2004
Fetoaren mugimendua II: estralurtarrentzako proiektua, 9.zk., 1991
Iruzkinak
Halako ilargi eklipse bat: gizadiarentzako proiektua, 2. zk., 1991
- Izenburua:
- Halako ilargi eklipse bat: gizadiarentzako proiektua, 2. zk., 1991
- Erakusketa:
- Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta gizartea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Tamaina | Ingurunea eta natura | Gogoeta | Txina
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Cai, Guo-Qiang
Bolbora-marrazki handi hau, Halako ilargi eklipse bat: gizadiarentzako proiektua, zurezko 7 panel tolesgarriren gainean muntatua dago. Lan honetan artistaren proposamen bat eta horrek edukiko lukeen itxura jasotzen da: eklipse batean, leherketa baten bidez, Harresi Handiaren forma egingo liteke ilargiaren gainazalean. Marrazkian gainera, gizakiak ilargian irudikatu ditu eta hor baleude zer ikusiko luketen azaltzen da: leherketa horrek sortutako ingerada eta urrunean, Lur planetan, dagoen kideko Harresi Handia.
Alexandra Munroe-k honela azaldu du:
Cai-rentzat oso erakargarria da ideia hau: estralurtarrak bagina eta gizadia zerugoietatik behatzen arituko bagina, zer ikusiko genuke? Mundua beste ikuspegi batetik begiratzeko eskatzen digu. Hala, Jatorrizko suzko bola saileko proiektu ugari oso eskala handikoak dira —ilargi eklipsea, esaterako— eta, egiaki, ezin dira aurrera eraman.
Cairen proiektua garatzea ezinezkoa denez, marrazkia kontzeptu bihurtzen da, marrazki soil bat, ez baita leherketa-proiektua egin aurreko edo osteko estudioa. Caik berak adierazi izan du kosmosak eta estralurtarrek sorrarazten dioten jakin-mina:
Beti liluratu izan nau kosmosak, ekialdeko pentsamenduan, bereziki, dagoen gaia. Orain, Lur planetatik harantz begiratu beharko genuke gizakiok planetari egin diogun kaltea onartzeko. Gizakia bestelako ikuspegi batetik behatzen saiatzen naiz, hau da, ez ikuspegi geografikotik, ez kulturaletik ezta politikotik ere. Gauzak modu horretan ikusita, guztia da erlatiboa, denboraren nozioa barne.