Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
Peonia beltza, 2008
Iruzkinak
Hausnarketa—Iwakiko opari bat, 2004
- Izenburua:
- Hausnarketa—Iwakiko opari bat, 2004
- Erakusketa:
- Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta identitatea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Materiala | Sinbologia | Japonia
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Cai, Guo-Qiang
Instalazio hau, Hausnarketa—Iwakiko opari bat, Japoniako ipar kostaldeko Iwaki hirian dagoen udal-museorako sortu zuen hasiera batean, hots, 1986 eta 1995 urte bitartean bizi izan zen hiriko museorako. (Iwaki garrantzizko portua izan zen garai batean Itsaso Bareko merkataritzan.)
Obra honetan, orain 90 urte hondoratu zen itsasontzi bat apurtutako platerren tonaka zeramika zati zurirentzat ontzi bihurtu da. Zeramika-puska hauek merkataritza-itsaontzia dirudienaren barruan daude, behaketarako giroa sorraraziz. Alexandra Munroe-k honela azaldu du:
Cai-ri beti interesatu zaizkio hondamendien irudiak eta beti berreskuratu izan ditu historia-irudiak. Eta hemen gaudela ontzi honetan nor egon ote zen, nora ote zihoazen galdetzen diegu geure buruei.
Historiak, tradizioak eta arkeologiak Cairi sorrarazten dion jakin-minak eraginda erabiltzen ditu itsaontziak haren lanetan. Hala dio berak:
Txinako itsasaldeko hiri batean hazi nintzen, eta harrez geroztik gelditu gabe ibili naiz herrialde batetik bestera bidaiatzen. Niretzat, etengabeko joan-etorri horien metafora dira itsasontziak. Dena den, horien itxurak ere izugarri erakartzen nau. Ontzia gizakiaren aurreneko eraikuntza-forma izan zen. Gizakia bizilekuak eraikitzen hasi zenerako ontziak ere eraikitzen ari zen bizileku horien itxura berarekin, baina alderantziz jarrita. Kultura guztietan, etxearen formak ezaugarri bereizgarri batzuk adierazten ditu, eta gauza bera gertatzen da itsasontziekin. Horrexegatik ez dut ontzi bat goitik behera eraiki nahi horren ordez nahiago dut haren itxura berreskuratzea eta birziklatzea.