Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
Historia-oinatzak lanerako marrazkia, 2008
Bilboko errentak biltzeko patioa, 2008
Iruzkinak
Aurrez aurre, 2006
- Izenburua:
- Aurrez aurre, 2006
- Erakusketa:
- Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta gizartea | Artea eta historia | Artea eta identitatea | Artea eta politika | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Eszenografia | Erakusketak | Bigarren Mundu Gerra | Alemania | | Gogoeta | Txina
- Artelan motak:
- Kokapen zehatzerako artea
- Aipatutako artistak:
- Cai, Guo-Qiang
Aurrez aurre Berlingo Deutsche Guggenheimen egin zen izen bereko bakarkako erakusketa baterako sortu zen. Cai-k leku jakin bateko historia eta kultura lan batean sartzen dituen moduaren adibide da. Horma harresi ikusezin baten ikur da, ikus daitekeen harresi bat baino suntsigaitzagoa. Alexandra Munroe-k azaldu duenez:
Beirazko horma Berlingo harresiaren sinbolo da. Jaio zen hiriko fabrika batean Caik egin zituen animalien erreprodukzioak erabiliz eratutako obra da. Honetan, hausnarketa bat egiteko eskatzen digu Caik: giza pentsamolde bateko talde handiak sortzen direnean, gizarteak bere burua suntsitzeko bidea hartu du. Adimena eta ideologia irudikatzen dituen hormaren kontra lasterka joan arren, otso hauetako bakar bat ere ez da hiltzen. Cairen lanetan inoiz ez duzu heriotza ikusiko, baina halako ezjakintasun-zikloa suma daiteke talde-pentsamolde horretan. Hemen, Bigarren Mundu Gerran Alemanian izan zen tragedia eragin zuen joera ideologikoari egiten dio aipamen, eta Cairen testuingurua ere islatzen du, Txina komunistan hazi baitzen artista, Mao Zedong-en totalitarismoaren pean, gizadiaren bi talde handi sinesmen ideologiko itsuak euren suntsipenera zuzenean eraman zituen-eta.
Obra honetan ikusten duzun bizitasun espazialak eta fisikoak agerian uzten dute zer eragin izan duen Cairengan haren ibilde hasieran eszenografia-arteetan izan zuen trebakuntza.