Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
Halako ilargi eklipse bat: gizadiarentzako proiektua, 2. zk., 1991
Dokumentu-bideoa, 1. zk.: estralurtarrentzako proiektuak. Leherketa-proiektuak, hainbat data
Iruzkinak
Fetoaren mugimendua II: estralurtarrentzako proiektua, 9.zk., 1991
- Izenburua:
- Fetoaren mugimendua II: estralurtarrentzako proiektua, 9.zk., 1991
- Erakusketa:
- Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artea eta teknologia | Artea eta zientzia | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Sinbologia | Natura | Suntsipena
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Kokapen zehatzerako artea
- Aipatutako artistak:
- Cai, Guo-Qiang
Fetoaren mugimendua II izeneko bolbora-marrazki honek Kasselgo (Alemania) base militar batean Cai Guo-Qiang-ek antolatutako leherketa‑proiektu bat erakusten digu. Eremu osoan zehar Caik ubideak egin eta horiek urez bete zituen, leku horrek gogora ekartzen dituen alderdi negatiboak sinbolikoki ezabatzeko asmotan. Honela azaldu du Alexandra Munroe-k:
Sekulako ekintza honetan, Kasselgo lursail hartan berak eraikitako biribil kontzentrikoaren erdian jarri zen Cai. Bolbora-metxak sakabanatu zituen biribil kontzentriko horietatik, eta leherrarazi egin zituen, leherketa-segida zirkular horren erdian eserita zegoela. Elektrokardiogramako tresnak konektatu zituen haren gorputzera eta hala taupadak erregistratu zituen hemen ikusten dugun grafiko honek, Fetoaren mugimendua izeneko bolbora-marrazkiaren ondoan dagoenak. Helburu zuen lurreko mugimenduen grafikoa —sismografiako tresnek sortua— eta gizakiaren taupaden grafikoa —elektrokardiograma tresnek egindakoa— antzekoak direla erakustea. Artearen eta zientziaren bitartez, gizakiaren eta naturaren artean desberdintasunik ez dagoela erakusten digu Caik, berdintsu erantzuten diegula fenomeno naturalei; finean, gizakia eta natura bat direla aditzera ematen digu, Caik sarritan agertzen duen idea.
Hemen aurkeztutako marrazkia leherketa-proiektu horren aurretik sortua da; horrekin batera, artistaren idatzizko adierazpenak daude, leherketa-proiektua aurrera eramateko proposamentzat har daitezkeenak. Antzeko testu batean, haren asmoa azaltzen du artistak, hau da, gizakiaren eta naturaren artean komunikatzea.
“Erabateko isiltasunean, erdian eserita dagoen pertsonak piztuko du metxa. Leherketaren aurreko eta ondorengo mugimendu guztiak grabatuko dira: gizakiaren pultsua, leherketak lurrean eragingo duen astinaldia eta aldi berean gizakiarekin sortuko den dardara”.
“Hauxe da proiektuaren helburua: lurraren eta giza izatearen mugimendu fetalak bateratzea, eta unibertsoa eta barruan biltzen duen existentzia osoa sortu zituen mugimendu fetal hori sentitzea”.