Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
Dokumentu-bideoa, 1. zk.: estralurtarrentzako proiektuak. Leherketa-proiektuak, hainbat data
Aurrez aurre, 2006
Iruzkinak
Historia-oinatzak lanerako marrazkia, 2008
- Izenburua:
- Historia-oinatzak lanerako marrazkia, 2008
- Erakusketa:
- Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Artea eta kirola | Sorkuntza artistikoa | Argia | Materiala | Tamaina | Joko Olinpikoak | Suntsipena | Txina
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Kokapen zehatzerako artea
- Aipatutako artistak:
- Cai, Guo-Qiang
Joan den udan, Beijing 2008 Olinpiar Jokoei hasiera eta amaiera eman zieten ekitaldiak taxutu zituen sortzaile taldeko buru izan zen Cai Guo-Qiang. Izan ere, zuzendari bisual eta efektu berezien zuzendari izan zen aldetik, mundu osoan zehar mila milioika pertsonek ikusi zituzten su artifizial eta piroteknia-lanen erakustaldi zoragarrien arduraduna izan zen.
Historia-oinatzak lanerako marrazkia Cairen bolbora-marrazki handienetako bat da. Hemen, Olinpiar Jokoen hasiera-ekitaldian berak taxutu eta antolatutako leherketa-ikuskizuna dokumentatzen du. 2008ko abuztuaren 8an, arratsaldeko zortzietan, zeruan 29 oinatz erraldoiren itxura hartu zuten su artifizial sorta handi bat leherrarazi zuen: oinatz bat Olinpiadak ospatu diren urteko. Oinatz horiek 15 kilometroko ibilbidea egin zuten eta ilunabarreko zerua arrasto distiratsuekin argitu zuten. Leherketak bata bestearen atzetik etenik gabe ikus zitezkeenez, oinatzak airean lasterka ari zirela ematen zuen. Su artifizialak hiriaren aldirietan hasi ziren eta ziztu bizian jarraitu zioten Beijingeko ardatzari, bertako monumentu historikoen gainetik pasatuz, Tiananmen plazatik besteak beste, estadio olinpikora iritsi ziren arte.