Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
Onddo itxura duten hodeien mendea: XX. menderako proiektua, 1995-96
Halako ilargi eklipse bat: gizadiarentzako proiektua, 2. zk., 1991
Iruzkinak
Bederatzi auto, 2004
- Izenburua:
- Bederatzi auto, 2004
- Erakusketa:
- Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Materiala | Sinbologia
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Cai, Guo-Qiang
Cai-k duela gutxi sortutako bolbora-marrazki honek, Bederatzi auto, lotura zuzena du Tokiz kanpokoa: lehen etapa instalazioarekin, Guggenheim Bilbao Museoko atrioan ikusgai dagoenarekin. Lan honek ziklo amaigabe baten inguruko jatorrizko ideia jasotzen du: instalazioan bertan gauzatzen da ideai hori, baita ideial utopikoen ideia ere. Caik hainbat baliabide erabiliz kontzeptu jakin bat aztertzen duen moduaren adibide bat dugu hau. Haren jardunean marrazkiek betetzen duten rolari buruz, hauxe dio artistak:
“Marrazkiaren kontzeptua garrantzizkoa da niretzat, pintore gisa hasi bainintzen. Funtsezkoa da bi dimentsioko gainazalekin lan egitea eta materialarekin zuzenean elkarrekintzan aritzea. Beste proiektuen izaera dela‑eta, bai leherketatan bai instalaziotan, elkarlana eta ahalegin handia behar izaten dut. Esperientzia horietan, sarritan, bitartekoak erabiltzen ditut. Leherketa batean, esaterako, zenbaitetan gerta daiteke nik materiala zuzenean ez manipulatzea. Marrazkiak egitea, ordea, ekintza intimo bat da: elkarrizketa zuzena, materialen tenperaturarekin, soinuarekin eta sentikortasunarekin senti dezakedana. Nik neuk kontrola dezaket prozesua. Bi dimentsioko mundu honetan murgiltzen naizenean etengabea da horrek sorrarazten didan lilura”.