Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
Gorantz doan herensugea: estralurtarrentzako proiektua, 2. zk., 1989
Onddo itxura duten hodeien mendea: XX. menderako proiektua, 1995-96
Iruzkinak
Hedatzea, 1994
- Izenburua:
- Hedatzea, 1994
- Erakusketa:
- Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Artea eta gizartea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Herri-kultura | Txina
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Kokapen zehatzerako artea | Performance
- Aipatutako artistak:
- Cai, Guo-Qiang
Cai Guo-Qiang-ek erabilitako baliabidea edozein dela ere, haren sortze-prozesuak performance artearen osagaiak hartzen ditu. Bolbora-marrazkiak egiteko, Caik hainbat bolbora-mota jartzen du arreta handiz japoniar paper gainean, eta papera zenbaitetan zurezko paneletan muntatzen du, Hedatzea marrazkian adibidez. Bolbora ipini eta su eman ondoren, marrazkia sortzen da paperaren gainazaletik leherketa zabaldu ahala. Hedatzea egiteko 1993an Txinako Harresi Handian, mendebalderantz gehien hurbiltzen den ertzean, sortu zuen leherketa-proiektu batean inspiratu zen eta horren emaitza segida bihurgunetsu bikain hau izan da.
Txinako Harresi Handia txinatar gizartean ikono bihurtu den ikurretako bat da, eta Caik bere ibilbide osoan zehar erabili izan duen motiboa. Proiektu hartarako, harresia 10.000 metro luzatzen zuen metxa ezarri zuen. Herensuge itxura eman zion bolborazko metxari, Gobi basamorturaino iristen zenari, eta piztu egin zuen. 40.000 bat pertsona, eskualdekoak eta kanpotik joandakoak, boluntarioak tartean zirela, bertaratu ziren ikuskizun harekin gozatzera. Ikuskizun ezinhobea izan bazen ere, ikusizko esanahiatik haratago doa lana, hala azaltzen du Alexandra Munroe-k.
Interesgarria zera da, 1989an Berlingo harresia bota izanari erantzuten ari zaiola Cai: gogorarazi egin nahi digu harresiak, finean, iragankorrak direla edonon egon arren, mila edo bi mila urtekoak izan arren, Txinako mugan zehar harriz zein suz eraikitakoak izan arren; azken buruan, harresiak igaro daitezke eta ezin dute eragotzi jendea eta ideiak lekuz aldatzea eta hainbat ideologiatako pertsonen artean sor daitekeen eta sortu behar den harmonia egotea.
Cairen marrazkiak zirrara batetik sortutakoak dira; proiektu baten kontzeptua jasotzen dute, ez ordea ekitaldi edo artelan baten bozeto edo plano trazatu bat. Hala, Harresi Handia proiektua lerro bihurgunetsu batek irudikatutakoa da. Marrazkiak erakusten digunez, Cai Guo-Qiangek behin eta berriro antolatzen ditu ekitaldiak eta leku iraunkorrago eta fisikoago bat eskaintzen die haren obra-multzoan.