Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
Tifoia, 1985
Gorantz doan herensugea: estralurtarrentzako proiektua, 2. zk., 1989
Iruzkinak
Itzala: babes-otoia, 1986
- Izenburua:
- Itzala: babes-otoia, 1986
- Erakusketa:
- Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Materiala | Erretratua eta autorretratua | Gerra | Suntsipen atomikoa | Suntsipena
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Cai, Guo-Qiang
Itzala: babes-otoia marrazki inpresionista goibel honek erakusten digunez, hasiera batetik gerrak arduratu du Cai Guo-Qiang. Hemen, Japoniako Nagasaki hiriaren gainean bonba atomikoa leherrarazi zutenean han gertatutako suntsipena islatu nahi izan du artistak. Caik lehen aldiz erabili du bonba atomikoa gai gisa, gerora haren lanean ohiko gai izango zena.
Pinturaren ezkerraldeko erlojuak goizeko 11k eta 2 minutu markatzen du, bonba jaurti zuten ordu zehatza, eszena izugarri bat aurkezten zaigu bertan: “mamu” itxurako irudi bihurritu batzuek ia mihise osoa betetzen dute eta gain-gainean dute B-52 bonbaketari baten mehatxua; eskuinaldean, berriz, uso bat dabil hegan artistaren autorretratu baten gainean.
Hemen, material tradizionalak erabiltzeari utzi dio Caik, uso bat ibili baita mihisean zehar, gainazaleko pintura zapalduz. Baina baliteke adierazgarriena zera izatea: artistak bolbora erabili zuen aurrenetako obra garrantzitsuenetakoa da. Horri buruz hauxe dio Caik:
Bolborak suaren eta argiaren esentzia adierazten du. Pinturak ez du ahalmenik horren ondoan.
Eta jarraitzen du:
Hasiera batean bolbora erabiltzeari ekin nion espontaneotasuna areagotzeko eta Txinan garai hartan kontrolpean zeuden arte-tradizioei eta giro sozialari aurre egiteko. Bolbora erabiltzea eta marrazkiak egitea haurtzaroan amets nuen zerbaiten luzapena da, pintore izatearena, alegia.