Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
Bilboko errentak biltzeko patioa, 2008
Hausnarketa—Iwakiko opari bat, 2004
Iruzkinak
Peonia beltza, 2008
- Izenburua:
- Peonia beltza, 2008
- Erakusketa:
- Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Sinbologia | Natura | Herri-kultura | Txina
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Cai, Guo-Qiang
Alexandra Munroe-k hau dio pieza delikatu honi buruz.
Caik duela gutxi sortutako lana da Peonia beltza, eta bertan bolbora leherrarazi du peoniaren lorea irudikatzen duen portzelanazko eskulturaren gainean. Peonia Txinaren ikurra da. Txinako dinastia gailenen lore inperiala izan da eta sarritan agertu ohi da txinatar pinturan; hemen, Caik, Txinako naturaren eta historia inperialaren ikurraz baliatu eta portzelanazko —herrialde horixe ere gogora ekartzen digun materiala— molde batean irudikatu du; gero bolborarekin leherrarazi du haren gainazala. Oso lan poetikoa da hau, eta lan honen bitartez Caik gonbidatzen gaitu historia, natura eta, azken batean, artearen izaera iragankorra eta iheskorra behatzera.
[Cai Guo-Qiang:]
Peonia beltza tintaz egindako hiru dimentsioko pintura da, nire Su artifizial beltzak Hiroshimatik proiektua gogora ekartzen duena.