Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
Aurrez aurre, 2006
Peonia beltza, 2008
Iruzkinak
Bilboko errentak biltzeko patioa, 2008
- Izenburua:
- Bilboko errentak biltzeko patioa, 2008
- Erakusketa:
- Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta ekonomia | Artea eta gizartea | Artea eta identitatea | Arte eta iraultza kulturala | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Materiala | Herri-kultura | | Gogoeta | Txina
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura | Instalazioa | Kokapen zehatzerako artea
- Aipatutako artistak:
- Cai, Guo-Qiang
Bilboko errentak biltzeko patioa obrak Txinako errealismo sozial joera artistikoari lotutako Errentak biltzeko patioa lan monumentala birsortzen du hein batean. Obra hura 1965ean sortu zen, Txinako lurjabeek nekazariak nola esplotatzen zituzten erakusteko. Jatorrizko bertsioan, Askapenerako Herri-Armadak nekazari behartsu haiek libratu zituen aldia irudikatzen da. Klase-arteko borrokaren irudi hura propaganda komunistaren obra famatuenetakoa bilakatu zen Mao-ren Kultur Iraultzan. Caik irudi hori bereganatu du lan honetan. Honela dio Alexandra Munroe-k.
1999an Veneziako Bienalera gonbidatu zuten Cai eta Errentak biltzeko patioa birsortzea erabaki zuen, ez ordea Txina komunistaren testuinguruan, mendebaldean antolatutako nazioarteko arte-ekitaldi handienaren testuinguruan baizik.
Bilboko errentak biltzeko patioa zortzi eskultorek osatutako talde batek egin zuen, Long Xu Li buru zela, 1965eko jatorrizko lanean esku hartu zuen artisaua. Hainbat eszena aukeratu eta sortu dituzte jatorrizkoan oinarrituta. Baina kontzeptuari dagokionez, aldea dago jatorrizko eskulturaren eta hemen ikusten duzunaren artean. Alexandra Munroek honela azaldu du.
Bilbon aurkezten den lanean, estatuak hauts bihur daitezen, egosi gabeko buztinez egin dira, hots, amaitu gabe daude. Apurtu eta birrindu egingo dira erakusketak aurrera jarraitu ahala. Ohi denez, ideologia nagusi batetik hartutako ikono nabari bat gehitu du Caik beste ideologia baten testuinguruan, arte garaikidean, hain zuzen, eta hala galdera hau egiten digu: arte-sistemetatik, arte-estiloetatik, zein da benetan nagusi? Eta galdera hori egiten digunean artearen historia eta estilo guztiak eta ideologia guztiak azken batean desegin, desagertu egiten direla gogorarazten digu, eta jatorrian zuten esanahia galdu eta beste esanahi berri bat hartzen dutela.
Lan honi buruz, hauxe dio artistak:
Eskulturak egiteko prozesua erakutsiz, prozesua bera eta eskultoreak berak ikus ditzakegu obraren osagai gisa.
Errentak biltzeko patioa lanean, Cai Guo-Qiangek hainbat presio eta ideologia pean arteak izango duen patuari buruz ari zaigu. Gai honi buruz, hauxe dio artistak:
Kultur Iraultzan, jakin dakigunez, politika tartekatzen zen artearen alorrean. Bestalde, gaur egun artea, nolabait, diruak eta politikak menderatzen dutela dirudi, lehenaldian behin baino gehiagotan gertatu izan zen bezalaxe.