Azteken Inperioa
Intsektuak
Xochipilli-Macuilxochitl-i egindako eskaintza
Atalak
Tximinoak eta felidoak
- Izenburua:
- Tximinoak eta felidoak
- Erakusketa:
- Azteken Inperioa
- Gaiak:
- Sinbologia | Erlijioa | Azteken inperioa | Ingurunea eta natura | Animaliak artean | Mexiko | Boterea
Mexikoko paisaian nabarmentzen diren tximinoak (ozomatli, nahuatl hizkuntzaz), Ateles Geoffreyi espeziekoak dira, eta “tximino armiarma” da beren izen arrunta. Oihan tropikala izan zen beren jatorrizko habitata eta garaiera ertaina eta kalparra tente dutelako bereizten dira gainerako primateetatik. Ehécatl-Quetzalcóatl jainkoekin, haizearen zaindariarekin eta Macuilxóchitl, musika eta dantza babesten zuen jainkoarekin lotzen ziren.
Azteken inperioko biztanleentzako jaguarra (océlotl, nahuatl hizkuntzaz) zen ugaztun harrapari nagusia, Tezcatlipoca-ren, gizontasunaren eta gerraren jainkoaren, irudi sakratutzat hartzen zuten felidoa. Bere larrua, dituen orban bereziengatik hain preziatua, gobernarien indarraren eta boterearen sinboloa zen.