Azteken Inperioa
Tenplu nagusia
Azteken mendeko herriak eta kulturak: Mexiko erdialdeko eskualdeko biztanleak
Atalak
Taraskoen inperioa
- Izenburua:
- Taraskoen inperioa
- Erakusketa:
- Azteken Inperioa
- Gaiak:
- Mitologia | Artea eta historia | Artea eta kultura | Kolonaurreko kulturak | Azteken inperioa | Tarasco | Erdialdeko Amerika | Mexiko
Taraskoek, purépecha ere deiturikoek, Mexikoko mendebaldean ezarri zuten beren nagusitasun militarra eta politikoa. Michoacán-eko Pátzcuaro lakura iritsi ziren, eta inguruko antzinako herrixketan ezarri ziren. Geroago oso lurralde zabala konkistatu zuten, nagusiki oraingo Michoacán estatua eta inguruak barne hartzen zituena, eta beren mugak Lerma ibaitik Balsas ibairaino hedatzen ziren Ozeano Barerantz.
XVI. mendeko Relación de Michoacán dokumentu piktografikoak dioenez, 1370ean sendotu zen taraskoen inperioa, Tariácuri buru zela. Heroi kultural hark Pátzcuaro lakuaren inguruko herrixkek bat egitea lortu zuen eta Ihuatzio, Pátzcuaro eta Tzintzuntzan hiriak inperiora anexionatu zituen. Tzintzuntzan taraskoen botere politiko, ekonomiko eta erlijiosoaren gune nagusi bilakatu zen, eta konkistatzaile espainiarrek ezagutu zuten hiriburua izan zen.
Aztekak bezalaxe, taraskoak ere gerrari trebeak zirelako nabarmendu ziren, eta beren muga zehazten zuen gotorleku-lerro bat ezarri zuten. Azteken inperioaren hedapena geldiarazteko gai izan zen herri indigena bakarra izan zen, eta horri esker taraskoek Mesoamerikako gainerako herrietatik desberdintzen zituzten oso kultura eta arte berezia landu ahal izan zuten.