Azteken Inperioa
Tenplu nagusia
Azteken mendeko herriak eta kulturak: mistekak, totonakak eta huastekak
Atalak
Azteken garaiko herriak eta gizarteak
- Izenburua:
- Azteken garaiko herriak eta gizarteak
- Erakusketa:
- Azteken Inperioa
- Gaiak:
- Gizakia | Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Artea eta historia | Artearen historia | Kolonaurreko kulturak | Azteken inperioa | Mexiko
Azteken garaiko artean giza eskulturak eta figuratxoak nabarmentzen dira. Izan ere, elementu horiek Mexikoko erdialdeko goi lautadan garatu zen postklasiko beranteko plastika indigenaren bereizgarri dira. Gizon eta emakumeen irudi horiek kontzeptu idealak adierazten dituzte, adinari eta edertasunari loturikoak. Gazte-heldu aroa osotasunaren alditzat hartzen zen, gerrarako indarrik handienekoa zena. Gainera sexu-jarduerarik handieneko aldia zenez, eskulturek paradigma soziala adierazten dute, inperioaren nagusitasunerako hain beharrezkoa. Hiriburu indigena nagusietako eskultura-tailerrek, esate baterako mexico-tenochtitlán, texcoco eta calixtlahuaca hirietakoek izan zuten garapen aipagarriak, arroka bolkanikoan zizelkatutako aparteko figura eskultorikoak utzi zituen oinordetzan. Arroka bolkanikoa zen, hain zuzen, mundu aztekak maiteen zuen materiala. Erakusketan, gizon arruntaren irudi idealizatua, macehual, eta emakume biluziarena, “texcoco-ko venus” izenez ezagutzen dena, ikus daitezke.