Azteken Inperioa
Azteken mendeko herriak eta kulturak: mistekak, totonakak eta huastekak
Atalak
Inperioen gainbehera: Mexikoren konkista espainiarren eskutik
- Izenburua:
- Inperioen gainbehera: Mexikoren konkista espainiarren eskutik
- Erakusketa:
- Azteken Inperioa
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta kultura | Erlijioa | Azteken inperioa | Kolonialismoa | Erdialdeko Amerika | Espainia | Boterea
Europarrek XV. mendearen amaieran eta XVI.aren hasieran hainbeste irrikatutako indien bila eginiko itsas bidaiek, aniztasun handiko bi kontinenteren eta kulturaren arteko topaketa ahalbidetu zuten. Hala, 1519. Urtean Hernán Cortés eta haren tropelak Mexikoko itsasertzean lehorreratu ziren eta azteken inperioa konkistatzeari ekin zioten, 1521. urteko abuztuaren 13an Tenochtitlan bere eginez. Haien katolizismoak, Espainian islamismoaren gainetik nagusitzea eragin zuenak, gizarte indigena haien erlijioa eta bizitzeko modua ulertzea eta balioestea galarazi zuen, eta ondorioz, hiri handi haiek suntsitu zituzten. Beren enpresa konkistatzailearen oinarria urrea zenez, azteken, taraskoen eta inperioko beste herri batzuen altxorrik gehienak urtu zituzten. Beraz, antzinako metalurgiaren erakusgarri diren bitxi gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Era berean, ale gutxi batzuk baino ez dira geratzen luma-artearen eta kodexetako edo liburu indigenetako pintura-tradizio bereziaren adierazgarri gisa. Antzinako Mexikoko distiraren eta ospearen oroitzapen txiki bat baino ez. Azaleratzen ari zen espainiar inperio kolonialak, Austriako etxeko Karlos I.a eta haren ama Gaztelako Joana penintsulara iritsi zirenean sortuak, sistema ekonomiko berria eta erlijio katoliko kristaua eraman zituen konkistatu berri zituzten Mexikoko lurretara, baina baita kultura berri bat ere. Europarrak nagusitu ziren lehen mendean, kultura hura, arte-molde berrien bidez adierazi zen, eta indigenaren eta espainiarraren artearen sinkretismo formala izan zuen bereizgarri. Erakusketan, konkistaren historia protagonistek beraiek kontatzen dute, kronika zaharren egileek. Kronika horiek noizbait maskorren teknika bitxiaren bidez koadroak eta holtzak apaindu zituzten irudi bizietan ere aurki daitezke.