Azteken Inperioa
Bosgarren eguzkiaren mitoa
Toltekak
Atalak
Lurra eta heriotza
- Izenburua:
- Lurra eta heriotza
- Erakusketa:
- Azteken Inperioa
- Gaiak:
- Gizakia | Heriotza | Mitologia | Azteken inperioa | Ingurunea eta natura | Mexiko
Lurra funtsezko elementua zen, bere gainean bizi ahal izateko lan guztiak egiten zituztelarik. Horrez gain, gorpuak eta hildakoen errautsak uzteko lekua ere bazen. Emakumezko alderdia erakusten zuenean Cihuacóatl deitzen zioten, Suge-Emakumea, eta elkarri lotutako sugeen estera gisa irudikatzen zuten; izan ere, horregatik eman zioten Coatlicue izena. Arantzaz estalitako izaki ikaragarria ere izan zitekeen, Cipactli deitzen ziotena, edo Lurraren Jauna, Tlaltecuhtli alegia, batrakio erraldoi baten antzera, unibertsoaren erdian kokaturik, guztia irensten zuena gizakiak hezurretan utziz, Inframundura abiatzeko prest.