Azteken Inperioa
Unibertsoari buruzko ikuspegi sakratua
Gizartea: jauregiko bizitza eta eguneroko bizitza
Atalak
Mexikoko ingurune naturala
- Izenburua:
- Mexikoko ingurune naturala
- Erakusketa:
- Azteken Inperioa
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta historia | Sinbologia | Kolonaurreko kulturak | Azteken inperioa | Ingurunea eta natura | Animaliak artean | Erdialdeko Amerika | Mexiko
Azteken munduan, gizakiak ingurunearekin zuen lotura estuak eta jainkoen presentziak, lurrean zituzten ordezkariek islatutakoak, animalien irudikapen artistikoak garatzea eragin zuten, beren anatomiaren ezaugarriak goresten zituzten irudiak sortuz. Azteken arteak naturaren bestelako adierazpen batzuen gainetik animalien irudikapenei eman zien lehentasuna. Beraz, bestiario indigena da garai hartako artearen bereizgarri. Animalien ia kategoria guztiak irudikatzen zituzten, ugaztunak batez ere, jaguarra, koiotea eta txakurra; hegaztien artean, arranoa, zopilotea, guajalotea (indioilarra) eta ahatea; eta narrastien eta anfibioen artean, kaskabilo-sugea, apoa eta igela. Arrainen irudiak ere badaude, baita naturalismo handiz irudikatzen zituzten intsektuak eta kakalardoak ere. Errealismo hura, harrizko eskulturetan bereziki, gutxitan berdindu zen ameriketako antzinako artean.