Azteken Inperioa
Azteken garaiko herriak eta gizarteak
Inperioen gainbehera: Mexikoren konkista espainiarren eskutik
Atalak
Azteken mendeko herriak eta kulturak: mistekak, totonakak eta huastekak
- Izenburua:
- Azteken mendeko herriak eta kulturak: mistekak, totonakak eta huastekak
- Erakusketa:
- Azteken Inperioa
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta kultura | Artearen historia | Kolonaurreko kulturak | Azteken inperioa | Huasteco | Mixteco | Totonaco | Erdialdeko Amerika
Aztekak aliantza hirukoitzeko armada garaileen buru izan ziren, eta puebla eta guerrerotik zabaltzen zen eta oaxaca eskualde osoa hartzen zuen orografia malkartsuan bizi ziren misteken estatu desberdinen jabe egin ziren banan-banan. Mistekak turkesazko mosaiko-lan finengatik eta urregintzako balio handiko lanengatik egin ziren ospetsu. Zeramika polikromo bikaina ere garatu zuten, zegokion sinbologia orein-larruz egiten zituzten liburu edo kodexen antzeko hizkuntzaz osatutakoa izanik. Erasoaldirako estrategia bera erabiliz, azteken inperioko tropek eskualde zabala konkistatu zuten golkoko kostan eta totonakak eta huastekak menderatu zituzten. Eskualde zabal hartan, Veracruz-eko erdialdean, bizi ziren totonakak, eta iparralderantz, tamaulipas-en hegoaldera eta san luis potosí-ren lurralde zabal batean, huastekak. Arte mesoamerikarrean bi herri haiek, totonaka eta huasteka, maskorrez eta itsas barraskiloz eginiko apaingarri finengatik bereizten dira. Huastekek, bereziki, eskultura bikainak zizelkatu zituzten harearrizko arrokan. Horren erakusgarri dugu adituek “apoteosia” izena eman dioten bizitza-heriotzaren irudia, arte prehispanikoko maisulanetako bat.