Azteken Inperioa
Aztekak
Acolhuak eta Matlatzincak – Mexiko erdialdeko beste biztanle batzuk
Atalak
Egutegiak
- Izenburua:
- Egutegiak
- Erakusketa:
- Azteken Inperioa
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Erritua | Azteken inperioa | Azteken egutegia | Erdialdeko Amerika | Mexiko
Mesoamerikan, eta bereziki azteken garaian, jendeak denbora kontrolatzeko beharra sentitzen zuen. Hala, bi egutegi zituzten. Egutegi nagusia Xiuhpohualli zen eta herri guztiak ezagutzen zuen. Eguzkiaren edo nekazaritza lanen arabera eratuta zegoen eta 18 periodok osatzen zuten, periodo bakoitza hogei egunekoa izanik. Bestea, Tonalpohualli, egutegi errituala zen. Hogei hamahirukotan antolatuta zegoen eta asmamenean oinarritzen zen. Egun garrantzitsuenak oroitarrietan eta eskulturetan zizelkatzen zituzten, eta jaiegunik handiena Xiuhmolpillia zen, 52 urteko zikloa, gure mendearen baliokidea.