Azteken Inperioa
Taraskoen inperioa
Erlijioa: jainkoak eta errituak
Atalak
Azteken mendeko herriak eta kulturak: Mexiko erdialdeko eskualdeko biztanleak
- Izenburua:
- Azteken mendeko herriak eta kulturak: Mexiko erdialdeko eskualdeko biztanleak
- Erakusketa:
- Azteken Inperioa
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta kultura | Kolonaurreko kulturak | Azteken inperioa | Erdialdeko Amerika | Mexiko
Mexiko erdialdeko goi lautadak, jatorriz, mendiz eta sumendiz inguratutako laku-multzo bat zuen bereizgarritzat. Leku hura herri ugariren habitata izan zen, eta horietako zenbait aztekak baino askoz ere lehenago finkatu ziren eskualde horretan: tlacopan-eko texocano-ak eta tepaneca-k, mexiko-tenochtitlán-en aliatu izan zirenak eta laku-arro horren ekialdeko eta mendebaldeko isurialdean kokatu zirenak, besteak beste. Goi lautadako hegoaldeko eskualdean xochimilca-k eta tlahuica-k bizi ziren. Bi herri haiek hizkuntza bera zuten, nahuatl-a, eta forma eskultoriko eta zeramika tradizio berberak izan zituzten. Matlatzinca-k, beste hizkuntza bat hitz egiten zutenak, toluca haranetan kokatu ziren, erdialdeko eskualdearen iparrean; ekialdean, berriz, cholula eta tlaxcala zeuden, kulturaren eta artearen arloetan inperioan eskaera handia izan zuen zeramika polikromatua zela eta nabarmendu zirenak.