Azteken Inperioa
Gizartea: jauregiko bizitza eta eguneroko bizitza
Tenplu nagusia
Atalak
Kondairazko kulturak: azteken arbasoak
- Izenburua:
- Kondairazko kulturak: azteken arbasoak
- Erakusketa:
- Azteken Inperioa
- Gaiak:
- Arkeologia | Artea eta historia | Kolonaurreko kulturak | Azteken inperioa | Olmeca | Tenochtitlan | Mexiko | Teotihuacan
Aztekentzat eta beste nazio indigena batzuentzat, lehenaldian sortu ziren ospe handiko hiriak eta antzinako herriak jakituriaren eta boterearen eredu ziren. Bertako kronistek, adibidez, olmeken herria inguratzen zuen misterioari eta teotihuacan eta tula hirien handitasun mitikoari buruz idatzi zuten. Mexiko-tenochtitlán hiria fundatu zutenean, aztekak beren identitatearen sustraiak bilatzen aritu ziren loria handiko lehenaldi hartan. Antzinako hiri indigenetako hondakinetan indusketak egin zituzten balio handiko objektu zaharrak aurkitzearren, bereziki mozorroak, ontziak, harrizko figuratxoak eta apaingarriak. Objektu haiei azteka kutsua eman zieten, lehenaldiak orainaldiko eta etorkizuneko ikuspegi konkistatzailearekin zuen lotura erakusteko asmotan zenbait elementu gehituz. Mexico-tenochtitlán hiria haien boterea ezartzeko lekua zela adierazi zuen huitzilopochtlik, azteken zaindari zen jainkoak. Lakuen erdian eta gerrako ezkutuez inguratuta zegoen hiri hartatik unibertsoaren lau norabideetarantz zabaldu zituzten beren armadak.