Azteken Inperioa
Quetzalcóatl
Apoak
Atalak
Errituak eta zeremoniak
- Izenburua:
- Errituak eta zeremoniak
- Erakusketa:
- Azteken Inperioa
- Gaiak:
- Gizakia | Sinbologia | Erlijioa | Erritua | Kolonaurreko kulturak | Azteken inperioa | Sakrifizioa | Mexiko
Egutegi indigena osatzen zuten 20 eguneko 18 aldietan, aldi haietako bakoitza zuzentzen zuten jainkoei jaiak eta zeremoniak eskaintzen zitzaizkien. Oro har, errituak berez gurtzaren inguruan garatzen ziren; adibidez, Huitzilopochtli jainkoari batailan atzitutako gerrari gazteak eskaintzen zizkioten, eta eskaintza hartan bihotza ateratzen zieten sakrifiziorako harrian; Xiuhtecuhtli jainkoari, suaren zaindariari, bizirik su emandako pertsonak eskaintzen zizkioten. Tláloc, euriaren jainkoari opari gisa haurrak ematen zizkioten, eta haietako batzuk ito egiten zituzten lakuaren hobi batean.