Azteken Inperioa
Xipe Tótec
Taraskoen inperioa
Atalak
Tenplu nagusia
- Izenburua:
- Tenplu nagusia
- Erakusketa:
- Azteken Inperioa
- Gaiak:
- Heriotza | Mitologia | Artea eta historia | Erritua | Kolonaurreko kulturak | Azteken inperioa | Sakrifizioa | Animaliak artean | Natura | Mexiko | Dualtasuna
Azteken existentzia bizitzaren eta heriotzaren arteko orekan oinarritzen zen, Eguzkiak aukeratutako herria zelarik. Tenplu Nagusian kokatutako Arranoen Etxea zen dualtasun honen sinboloa. Sarrera Arrano Gerrarien irudiek babesten zuten, eta hauek Eguzki jainkoa borrokan isuritako odolarekin edo altarean sakrifikatutako gatibuen odolarekin elikatzen zuten borrokalariak ziren. Modu honetan, jainkoen bizitza eta faborea ziurtatzen zuten. Etxearen barnean beste sarrera bat zegoen, eta honen alboetara Mictlantecuhtli, Mictlán-eko edo Inframunduko jauna irudikatzen zuten irudi bi zeuden. Inframundu hau zen aztekak hil ondoren joaten ziren tokia.