James Rosenquist: atzera begirakoa
Astor Victoria (1959)
Iruzkinak
[James Rosenquist: atzera begirakoa]. Sarrera
- Izenburua:
- [James Rosenquist: atzera begirakoa]. Sarrera
- Erakusketa:
- James Rosenquist: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Konposizioa | Tamaina | Kontsumoa | Publizitatea | Herri-kultura
- Mugimendu artistikoak:
- Pop Artea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rosenquist, James
Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museora, eta “James Rosenquist, atzera begirakoa” erakusketara. Erakusketa hau BBVAren babes eskuzabalari esker gauzatu da.
James Rosenquist hirurogeiko hamarkadan Pop artearen aitzindari gisa gailendu ziren artistetako bat dugu. Roy Lichtenstein, Claes Oldenburg eta Andy Warholekin batera, publizitate munduko eta Amerikako herri kulturako irudiak artearen eremuan barneratu zituen.
1955ean, Rosenquistek Amerikako Mendebalde Ertaina (Estatu Batuetako nekazaritza gunea) atzean utzi zuen New Yorkera joateko eta bertan Art Student’s League eskolan ikasteko. Bi urte geroago, publizitateko panelen pintore gisa hasi zen lanean, eraikinen gainetik nabarmentzen ziren irudi erraldoiak margotuz, esate baterako Times Square-n eta hiriko beste leku batzuetan. Rosenquistek ez zuen erabili publizitatean jaso zuen prestakuntza kontsumo-kultura amerikarra goraipatzeko, kontsumismoaren ondorioak zalantzan jartzeko baizik. Gaur egun bere obra, duen eskalagatik ez ezik, konposizioen indarragatik eta konplexutasunagatik ere nabarmentzen da. Izan ere, konposizio horiek gero eta konplexuagoa den mundu batean zeinu, sinbolo eta kulturen nahastea islatzen dute. Museotik zabiltzan bitartean, ez ahaztu tarteka gelditzea aretoetan erakusten diren irudi ausartak distantzia jakin batetik behatzeko.
Rosenquist:
"Batzuen ustez pintura zaharkituta geratu da …. Baina nik sinesten jarraitzen dut harrigarria dela … paper zati baten edo mihise baten gainean jar dezakegun guztia”.