James Rosenquist: atzera begirakoa
[James Rosenquist: atzera begirakoa]. Sarrera
Hautatutako presidentea (1960–61/64)
Iruzkinak
Astor Victoria (1959)
- Izenburua:
- Astor Victoria (1959)
- Erakusketa:
- James Rosenquist: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Kolorea | Publizitatea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rosenquist, James
Astor Victoria 1959an pintatu zuen. James Rosenquistek publizitate-paneletako pinturaren elementu batzuk, adibidez kolore biziak eta letra lodiak gehitzen dituen estudioko lehenengo mihiseetako bat da. Ordura arte, Rosenquist obra abstraktuak egiten aritu zen. Irudi hauek inoiz ez dira orain arte ikusgai jarri. Astor Victoria artistak “indusketak” deitu zien pintura sailekoak dira. Pintura horietan, Rosenquistek lantzen zituen publizitate-paneletako koloreak sarritan marrazki abstraktuetan agertzen ziren, gainbeheran zeuden eraikinetako fatxadetako kartel zaharren arrastoak bailiran. “Kolore txarreko” pinturak ere deitu zien, publizitateko panelak pintatzen lan egiten zuenean gaitzesten zizkioten pinturekin eginda daudelako. Rosenquistek gogoan du lan egiten zuen publizitate-panelen enpresak esaten ziona:
Rosenquist:
“’Tomate zopa, aldatu egin beharko duzu. Ez du itxura onik. Oxidatu samarra dagoela dirudi’. Beraz … behar ez zen koloreko pintura hura guztia etxera eramaten nuen … eta horrela hasi nintzen abstrakzio hauek egiten … Nik ‘kolore txarreko’ pinturak deitzen diet. Eta esango nuke horrek eraman ninduela gerora ospea emango zidan hori egitera, nire adimenean sortzen zen justaposizio horrek aldarazi baitzidan publizitateaz nuen ideia”.