James Rosenquist: atzera begirakoa
Fazeta (1978)
Jarioz beteriko bidaia leakey doktorearentzat (1983)
Iruzkinak
Distira berdea (1979)
- Izenburua:
- Distira berdea (1979)
- Erakusketa:
- James Rosenquist: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Interpretazioa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rosenquist, James
1973an, ia hogei urtez New Yorken bizi ondoren, Rosenquistek Floridan hartu zuen estudio bat. Hiru urte geroago, bere etxea eta estudioa Aripekan eraikitzen hasi zen, eta bertan jarraitzen du bizitzen eta lanean. Floridan duen bizitza bere obran antzeman daiteke, adibidez hirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaerako pintura honetan, baita laurogeiko hamarkadako beste batzuetan ere.
Rosenquist:
“Distira berdea bi irudik osatzen dute. Batean hauts-borla bat ikusten dugu emakume baten bizkarrean. Eta bestean arrautza frijitu bat … Arrautza Key West-eko ilunabarra da. Eta distira berdea eguzkia zeruertzean ezkutatzen den unean ikusten duguna da”.
Hogeigarren mendearen hasierako hamarkadetako artista surrealistek sarritan iradokitzen zituzten esanahi eta interpretazio berriak justaposizio sinesgaitzen bidez. Rosenquistek gaur egungo bizitzako elementuak barneratuz eguneratu du ikuspegi hori, baita oso ezaugarri bereziak dituzten irudi antzemangarriak erabiliz ere. Hemen, arrautzaren gorringoak ilunabarra iradokitzen digu, eta hauts-borla berdeak urtaro jakin batzuetan, eguzkia itsasoan ezkutatzen denean, zeruertzean agertzen den distira berdea aditzera ematen digu. Zer du buruan artistak?
Rosenquist:
“Oroitzapen bat izan liteke. Ulertzen? Demagun Alaskan zaudela, berogailurik ez duen apartamentu batean sartuta, neska bati begira bizkarra hautseztatzen ari den bitartean, orduan… litekeena da Key West-en edo beste nonbaiten egoteko irrikan egotea. Ulertzen didazu zer esan nahi dudan?”.