James Rosenquist: atzera begirakoa
Hautatutako presidentea (1960–61/64)
Paper gaineko lehenengo lanak (1969ra arte)
Iruzkinak
Zona (1960–61)
- Izenburua:
- Zona (1960–61)
- Erakusketa:
- James Rosenquist: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Tamaina | Publizitatea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rosenquist, James
Rosenquist:
“Obra hau [Zona (1960–61)] nirekin artea ikasten ari ziren guztiak ... mihise handiak pinturaz zipriztintzen ... ikasten ari ziren garaian egin nuen. Eta nahas-mahas hori antolatu ondoren, zure gain hartu behar duzu horri probetxuren bat ateratzeko erantzukizuna. Beraz, ni erreakzionarioa nintzen. Egia esan, bestelako modu batera egin nahi nituen gauzak. Horrela, publizitateko panelak pintatzen jaso nuen esperientzian oinarrituta, goian pintatzen nuen eta oso gertutik, eta zera pentsatu nuen: ‘nola egin dezaket marrazki mota berri bat?’ Gauza errealen zatiak eskala desberdinetan pintatzen saiatuko naiz, handienak antzematen azkenak izan daitezen”.
Publizitateko panelak, argi eta garbi, urrutitik ikusteko daude diseinatuta. Baina Rosenquistek eskala eta perspektiba erabiltzen dituen moduak zentzu handiagoa du publizitateko panelak pintatzen dituen baten ikuspegia imajinatzen badugu, pinturatik zentimetro gutxi batzuetara margotuz. Besoaren neurrira, ia ezin dugu oso handia den irudi bat deszifratu eta xehetasunak zeharka begiratuta bakarrik antzeman ditzakegu. Rosenquistek behin baino gehiagotan esan izan du miresmen handia sorrarazten ziola ikuspegi periferikoak. Berak badaki, adibidez, koadro honetan ikusleek irudi handiena antzemateko zailtasunak izango dituztela. Eta irudi hori aukeratu zuen azkenean diseinu konplexuagoa probatu ondoren.
Rosenquist:
“… Tomate batek gainean duen ihintza da, gris koloreko tomate handi batek. Baina bere azpian … irudi asko daude. Pintura horri erradiografia bat atereaz gero, haurtxo baten ahoaren eta emakume baten ahoaren elkargunea ikusiko genuke. Gatzontzi bat gizon baten bular gainean gatza isurtzen. Eta bere bularrean agertzen diren zuloetatik Amerikako bandera antzeman daiteke. Eta goialdean, hiru behi agertzen dira muturrak uretatik atereaz itsas manatien antzera igeri egiten ….. Guztia estali nuen …. Sinpleagoa egin nahi nuen, zuzenagoa. Beraz, oso koadro esperimentala izan zen”.