James Rosenquist: atzera begirakoa
Zona (1960–61)
Zilarrezko zeruak (1962)
Iruzkinak
Paper gaineko lehenengo lanak (1969ra arte)
- Izenburua:
- Paper gaineko lehenengo lanak (1969ra arte)
- Erakusketa:
- James Rosenquist: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Konposizioa | Lan-prozesua | Tamaina
- Teknikak:
- Akuarela | Collage
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rosenquist, James
Rosenquisten paper gaineko lehenengo lanek eskala handiko obrak planifikatu eta burutzen zituen modua agerian uzten digute. Instalazio honek F-111-rako —Rosenquistek aro nuklearrari buruz egindako hausnarketa monumentala, areto guztia hartzen duena— eta Zona eta Hautatutako Presidentea pinturetarako collageen estudioak barne hartzen ditu, bere lehenengo pop pinturak izanik.
Obra txiki eta bizitasun handiko hauek Rosenquistek lanean erabiltzen dituen material ugarien erakusgarri dira. Kalko-paperaren gaineko akuarelak … aldizkari ezagunen orri zatiak …pintura fluorezenteak … koloretako argazkiak eta zuri-beltzekoak … eta aluminiozko zatiak ere topatuko ditugu. Rosenquistek elementu eta ehundura horiek guztiak emaitzazko pinturetan bat egiten ditu. Collageak prestaketarako estudio antzeko bat dira, artista baten koadernoan biltzen diren bozetoak balira bezala. Rosenquistek ez zituen estudio horiek ikusgai jarri izan nahi 1992ra arte.
Rosenquistentzat, collagea aro modernoaren erritmo etenen eta loturarik gabekoen metafora da, Picassorentzat eta hogeigarren mendearen lehenengo hamarkadetan teknika hori asmatu zuten kubistentzat bezala. Lan hauek egiteko, aldizkarietako irudi, argazki eta iragarkien bilduma bat osatu zuen, eta ondoren batzuk gehitu eta beste batzuk kendu zituen nahi zuen konposizioa lortu arte.