James Rosenquist: atzera begirakoa
Nomada (1963)
Uhal garraiatzailea (1964)
Iruzkinak
Paper gaineko lanak, 1970etik orain arte
- Izenburua:
- Paper gaineko lanak, 1970etik orain arte
- Erakusketa:
- James Rosenquist: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea. Merkatua
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Rosenquist, James
Areto honetan bitrina bat dago, Rosenquisten eskultura txiki bat barruan duela. Urre trinkozko zabor ontzi bat da. Begiratu ondo urreak duen distira ontziaren gainazal grabatu osoan zehar. Gerlarien irudiak agertzen dira grabatuta inguru guztian, Greziako antzinako pitxer baten antzera. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera, Sydney Singer bitxigileak obra bat egiteko eskatu zion Rosenquisti, berak aukeratutako gaiari buruz eta 18 kilateko urrea erabiliz. Garai hartan, New Yorkeko Metropolitan Museum polemika handi batean sartuta zebilen milioi bat dolar kostatu zitzaion kaliza itxurako Greziako ontzi bat erosteko museoko maisulan batzuk saltzeagatik. Rosenquistek artelan bat erabili eta botatzeko produktu bat balitz bezala behatzeko aprobetxatu zuen abagune hura. Zabor ontzi baten urrezko irudi hau 7 eskultura txikiren eta horiei loturiko grabatu batzuen sailekoa da, horietako batzuk eskulturaren ondoan paretan ikusgai daudelarik.
Rosenquist bere pinturengatik ospetsua izan arren, areto honetan ikusgai dauden eta hain ezagunak ez diren obra txikiek balio handia dute baita ere.