James Rosenquist: atzera begirakoa
Autostopista–Argiaren abiadura (1999)
Iruzkinak
Polizoiak argiaren abiaduran begiratzen du (2000)
- Izenburua:
- Polizoiak argiaren abiaduran begiratzen du (2000)
- Erakusketa:
- James Rosenquist: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rosenquist, James
Polizoiak argiaren abiaduran begiratzen du obra erraldoia 2000. urtean pintatu zuen, eta indusketen ideia horrekin Rosenquist azkeneko berrogei urteetan zein urruti iritsi den erakusten digu. Kolore eta formen eztanda handi hau Rosenquistek egindako pintura abstraktuenetako bat da, nahiko eskala txikia duten lehenengo obra haien ondoren. Hala ere, oso erreala dirudi, eta bere karreran zehar kohetez egindako bidaia bat ematen du. Ezkerraldera, zurrunbilo batek harrapatzen gaitu … erdian irudien islek beste norabide batzuetarantz begiratzera bultzatzen gaituzten bitartean … Pintura hau eta Argiaren abiadura saileko beste batzuk Stanley Kubricken “2001: Odisea espazioan” pelikulako eszena batzuekin konparatu izan dituzte.
Rosenquist:
“...Einsteinen esanetan, argiaren abiaduraz bidaiatzen den pertsonak, ikusleak ez bezala, oso bestelako moduan antzematen ditu gauzak …Jendeak hauxe dio, “Zer arraio da hau?” Nik hauxe erantzuten diet, “Bueno, hau argiaren abiaduraz bidaiatzen arituko bagina gauzak ikusiko genituen modua da, baina ezin dugu jakin nolakoak ziren lehenago. Honen guztiaren atzean dagoena nire esperientzia da. Beraz, zuek zerbait gehiago jasotzen ari zarete”.