James Rosenquist: atzera begirakoa
Distira berdea (1979)
Amatxi-lore entsalada (1984)
Iruzkinak
Jarioz beteriko bidaia leakey doktorearentzat (1983)
- Izenburua:
- Jarioz beteriko bidaia leakey doktorearentzat (1983)
- Erakusketa:
- James Rosenquist: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Konposizioa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rosenquist, James
Rosenquist liluratuta zegoen unibertsoaren handitasunarekin eta planetaren mugetatik harantz bidaiatzeko ahalbidearekin, bidaia fisikoa ez ezik, bidaia psikologikoa eta intelektuala izanik. Koadro haluzinagarri honetan, ikusten dugun guztia espaziora jaurti dutela ematen du, grabitateari desafio eginez. Titulua, Jarioz beteriko bidaia Leakey doktorearentzat, hitz-joko bat da, ordura arte topatutako giza aztarna zaharrenak aurkitu zituen paleontologo ospetsuaren abizenarekin egina, hau da, Louis Leakey doktorearen abizenarekin eta ingelesezko “leaky” adjektiboarekin (euskaraz jarioa duena esan nahi duena). Pintura hau aztertzean, zientzialaria imajinatu dezakegu espaziora egindako bidaian, beste planeta batzuetan bizitzaren bila.
Rosenquist:
“Bueno, gazte nintzenean beti uste izan nuen nire hegazkina eraiki nezakeela laranja kaxa batzuekin, eta nire neska-lagunarekin Mendebalde Ertainetik ihes egin nezakeela. Txikitan, beti egin ohi nuen amets Mendebalde Ertainetik alde egitearekin. Eta Mendebalde Ertainean ere bagenuen burutik zegoen jendea (Barrea) … beren hegazkinak eraikitzen zituztenak eta gero txiki-txiki eginda uzten zituztenak. Eta hori guztia oso gutxirekin edo ia ezerekin egiten zuten. Horretan zetzan etxeko artisautza lan hori. [MOVE FROM ABOVE:] …Nork berak egindako asmakuntza zen. Beraz, ontzi espazial txikien etxean egindako bertsio antzeko bat zen”.
Bidaia espazial baten sentsazioa transmititzeko, Rosenquistek konposizio forma berriak asmatu zituen. Pinturaren ezkerraldera, argi eta garbi ikus ditzakegu arkatz mutur zorrotzak, izarrek uzten dituzten lorratzen artean nabarmenduz …. Baina eskuinaldera, baliteke ez konturatu izana pinturaren goialdetik eta behealdetik ateratzen diren puntak, izan ere, emakume baten aurpegiaren zatiak direla.
Rosenquist:
“[MOVE FROM BELOW:] …Nik zatiak deitzen diet. Hau da,… koadroaren planoan espazio gehiago lortzeko saiotik dator hau … Eta bizi naizen lekuan dauden palmondoen hostoetatik sortutako ideia subliminala izan liteke, … palmondoetatik paseatzen ari zen jendea ikusten baitzen. Partzialki ikus zitezkeen … oso mihise fin batetik bezalaxe. Hala ere, irudiak eta hondoa aldi berean ikus zitezkeen. Eta horrela, gehiago jasotzen duzu prezio berean”.
Ikusi ahal izango duzunez, Rosenquistek maiz erabiltzen du teknika hori loreen pinturetan.