James Rosenquist: atzera begirakoa
Flamenko kapsula (1970)
Distira berdea (1979)
Iruzkinak
Fazeta (1978)
- Izenburua:
- Fazeta (1978)
- Erakusketa:
- James Rosenquist: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Kontsumoa | Publizitatea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rosenquist, James
James Rosenquisten 1978ko Fazeta pintura, lehen begiradan irudi misteriotsua da. Hala eta guztiz ere, obraren esanahia sinbolismo bisualetik eratortzen da. Pinturan hiru elementu sinple zanpatuta ikus ditzakegu: bata bestearen gainean jarritako plater pila, kotxe baten ingerada azpikoz gora eta mahai gainean eskuak elkarri laztantzen ari den bikotea. Irudiok, itxuraz inongo loturarik ez badute ere, elkartu egiten dira eta Ipar Ameriketako kontsumoko gizartearen xede emozional eta materialei buruz asoziazio sotil eta ironikoak planteatzen dituzte. Artistaren hitzek anbibalentzia hori azpimarratzen dute: “ezkon-eraztunaren promesa autoa eta plater zikin pila dira”.
Argazkiak diruditen irudiekin geruzatan egindako konposizioa artistak garai berean egin zituen hainbat obretan ikus dezakegu. Kolore grisez egindako plateren irudiak autoaren errubi-gorri koloreko kristalen ingerada zorrotzekin kontrastatzen du, eta hauek, aldi berean maiteminduen eskuen forma leunekin kontrastatzen dute. Erregistroa hautsi edo aldatzea Rosenquisten obrarik onenen bereizgarri da. Koadroaren eitean artistak definizio handia erabili badu ere, pinturok interpretatzen zailak dira benetan. Rosenquisti irudien eta irudiek eragin ditzaketen interpretazioen arteko jauzia interesatzen zaio. Pinturan azaltzen den iraulitako autoa, adibidez, izenbururako funtsezkoa da. Autoaren beirek ezkon-eraztunaren errubia osatzen dute, izenburuak aipatzen duen Fazeta horrekin zerikusia duena, hain zuzen ere. Rosenquist “publizitateko panelen surrealista” dela esan izan dute, collage moduko justaposizio horiek eta perspektiba-irudikapenaren konbentzioak errespetatzen dituen akabera garbia elkartzeko duen moduagatik.