James Rosenquist: atzera begirakoa
Zilarrezko zeruak (1962)
Paper gaineko lanak, 1970etik orain arte
Iruzkinak
Nomada (1963)
- Izenburua:
- Nomada (1963)
- Erakusketa:
- James Rosenquist: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Konposizioa | Tamaina
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rosenquist, James
Rosenquist haurra zela bere familia sarritan aldatu zen bizilekuz eta, pintura hau, Nomada, artistarentzat batetik bestera ibili zen haurtzaroko oroitzapenetako bat da. 1963an, pintura hau egin zuenean, Rosenquistek ezagutzen zituen jadanik beste artista garaikide batzuen ensanblajeak eta eraikuntzak, adibidez Robert Rauschenberg eta Claes Oldenburgenak. Baina pintura hau haiek bezala eraiki beharrean, aurkitutako objektuekin eta material birziklatuekin alegia, bete-betea dagoen mihise hau osatzen duten irudietako bakoitza pintatu zuen Rosenquistek. Horrek elementu desberdinen eskala eta posizioa aldatzeko aukera eman zion, picnic mahai bat arropa garbitzeko xaboi-kaxa erraldoi baten gainean jarriz, oso modu surrealistan, ...eta diru-zorro gris handi bat, bonbilla bat eta espageti batzuk albondigekin elkarren ondoan jarriz … Irudi desberdinen tamainak ez du esan nahi batzuek besteek baino garrantzi handiagoa dutenik.
Pinturaren ezkerraldera, begiratu ondo zoruan dagoen estudioko zabor piloa, pinturaz zipriztindua … edo pintura-marrak dituen plastikozko poltsa, gorago dagoena, soka zintzilik duela tantaka ari den pintura balitz bezala. Bi xehetasun horiek burla antzeko bat dira funtsean, Rosenquistek objektu errealak erabiliz eskultura bat egin izan zezakeela pentsarazten baitigute, baina horren ordez nahiago izan zuen pintura bat egin.