James Rosenquist: atzera begirakoa
Panpinarentzako serenata Claude Debussy-ren erara, oparirako bildutako panpina (1992)
Polizoiak argiaren abiaduran begiratzen du (2000)
Iruzkinak
Autostopista–Argiaren abiadura (1999)
- Izenburua:
- Autostopista–Argiaren abiadura (1999)
- Erakusketa:
- James Rosenquist: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa | Eragin artistikoa | Fisika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rosenquist, James
Bere azkeneko sailean, Rosenquist abstrakziora itzultzen da. Sailaren izenak argiaren abiadurari eta Einsteinen erlatibitatearen teoriari buruz egindako ikerlan zientifikoetan du bere jatorria. Einsteinek hauxe imajinatu zuen, mugitzen ari ez zen ikusleak oso bestelako moduan ikusi behar zuela edozein gertakari argiaren abiaduraz bidaiatzen ari zen beste ikusle batekin konparatuta. Antzera, artistak —bere bizitzan bere obrak izan duen eboluzioan zehar bidaiatuz— ikusleak ez bezala ikusten ditu bere pinturak, izan dituen esperientziek baldintzatzen baitute bere pertzepzioa.
Autostopista—Argiaren abiadura-n Rosenquistek bidaia berarekin egitera gonbidatzen gaitu, obra berak ikusten duen bezala ikusi ezin badugu ere. Artistak lasterketetako auto-gidariek lehiaketan xehetasunak ikusteko duten gaitasun harrigarriarekin konparatzen du bere pertzepzioa, pertsona arrunt batek inguru zirriborrotsu bat besterik ikusiko ez lukeen bitartean. Artistaren ezaguna zen gidari batek pistan inurriak antzemateko gai zela esan zuen, autoa ziztu bizian gidatzen ari zen bitartean.
Rosenquist:
“Gauzak 300 kilometro orduko baino abiadura handiagoan igarotzen dira. Eta haiek gidatzen jarraitzen dute eta gauza horietatik gero eta gehiago urruntzen … Dena dela, nik …ikusi dut nola egiten duten. Pistan izanda nago. Nire lagun Stefan Johansen 300 kilometro orduko baino abiadura handiagoan abiatzen da. Nik ergel baten modura agurtzen dut, gustatzen zaidalako besterik gabe. Eta berak eskua horrela altxatuta erantzuten dit. 300 kilometro orduko baino abiadura handiagoan ikus nazake, eta hori zoragarria iruditzen zait … artista baten ikuspegiari dagokionez. Ez dakit zer den, begien kliska antzeko bat izango dela pentsatzen dut”.