James Rosenquist: atzera begirakoa
Paper gaineko lanak, 1970etik orain arte
U-haul-it (1967)
Iruzkinak
Uhal garraiatzailea (1964)
- Izenburua:
- Uhal garraiatzailea (1964)
- Erakusketa:
- James Rosenquist: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rosenquist, James
Ia abstraktua den pintura honen behealdean, benetako uhal garraiatzaile bat dago. Pintura hau hirurogeiko hamarkadaren erdian egindako obra sail batekoa da, Rosenquistek ensanblajearekin esperimentatzeko egin zituen lanak izanik.
Hemen, lotura bat ezarri behar dugu pinturaren behealdean, ezkerraldera agertzen den koilara gaindimentsionatuaren irudikapen errealistaren eta uhal garraiatzaileak berez adierazten duen askoz ere errealitate zehatzagoaren artean. Behealdean, eskuinaldera, Rosenquistek maila gehiago gehitzen dizkio esperientzia bisual honi, pinturaz zipriztindutako mihise zati irregular bat erantsi baitio. Goialdea mihise handian grapaz josita dago … eta beheko muturra bastidore batean kokatuta dagoen mihise karratu txiki bati erantsita … Goialdean, ezkerretara, pinturaz lohituta dagoen eta panel edo asto antzeko baten inguru zuri-beltza eteten duen zurezko bastidore baten zatiak ikus ditzakegu. Zer da hemen gauzarik “errealena”?
Pintura honetan Rosenquistek irizpide tradizionalen arabera ere irudikatu du ilusioa. Aurreko mendeetan, artistek beiraren edo zilarraren gaineko islak pintatuz erakutsi ohi zuten beren trebetasuna, edo ehun gardenak margotuz, adibidez zeta fin-finak. Obra honetan, koilararen sakonuneak artistaren estudioaren isla zirriborrotsu bat du. Trikimailu bisual hauek Rosenquistek pintore gisa duen trebetasun handia erakusten digute.