James Rosenquist: atzera begirakoa
Uhal garraiatzailea (1964)
Flamenko kapsula (1970)
Iruzkinak
U-haul-it (1967)
- Izenburua:
- U-haul-it (1967)
- Erakusketa:
- James Rosenquist: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Bizitza
- Aipatutako artistak:
- Rosenquist, James
Gurin zati handi bat zartaginetik isurtzen ari da, lasterketako auto-gidarien omenaldi honi berotasuna emanez. Rosenquistek 1967an pintatu zuen Sports Illustrated Magazine aldizkariaren bulegoetarako. Obra hau prestatzeko, Daytona Beach-era joan zen lasterketen argazkiak ateratzeko eta pilotuei elkarrizketak egiteko.
Rosenquist:
“Aldizkariak…Sports Illustrated-ek bertara bidali ninduen Daytona Beach-eko 24 orduko lasterketari buruzko 500 argazki ateratzeko. Han ezagutu nituen gidari erakargarri eta azkar haiek guztiak, Ludwig Scarfiati, Pedro Rodríguez, Lorenzo Bandini, guztiak alegia. Izugarrizko abiaduraz ibiltzen ziren. Mendebalde Ertaina utzi nuenean, asko interesatzen zitzaizkidan automobilak. Baina New Yorken nintzela, eta garai hartan, ez zitzaizkidan hainbeste interesatzen. Hala ere, poz handia hartu nuen guztiak ezagutu nituenean. Pintura hau haientzat egin nuen …”
Rosenquistek Lorenzo Bandiniri eskaini zion obra hau, Ferrari taldeko liderrari. Eskuinaldera, Italiako banderaren koloreak daude … eta erdian, muntaketa kate distiratsu bat, automobilak etengabe produzitzen. Bandini geroago hil zen, lehiaketa batean izandako istripu batean izan zituen erreduren ondorioz.
Rosenquist:
“Tristeena zera da, Monacon hil zela gorriak pasa ondoren. Eta geroago, Pedro ere hil zen. Elkarrizketa egin izan nien guztiek galdu dute beren bizitza lasterketa batean. Halaxe da, eta tristea da. … Bizitza erretzen ari balitz bezala. Gantza. Erretzen ari den gantza. Horixe gara guztiok, gantza besterik ez …Lorenzo Bandini erre egin zen. Eta kito. Gizon zoragarria zen, zoragarria benetan. …Bateren batek esan zuen … existentzia zartaginean erretzen ari den gurina bezala dela”.