Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
Angélica de Rezende piano-jotzailearen erretratua (Retrato da pianista Angélica de Rezende), 1940ko hamarkadaren amaiera
Iruzkinak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Parte hartzeko artea | Grupo Frente | Brasil | Rio de Janeiro
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Abstrakzio Geometrikoa | Arte Abstraktua | Arte Figuratiboa | Neo-Konkretismoa
- Aipatutako artistak:
- Clark, Lygia
Ongi etorri Lygia Clark: Pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958 erakusketara. Brasilgo abangoardiaren figura nagusietako bat da Lygia Clark, eta bere ekoizpen berritzailearen baitan pintura, marrazkigintza, eskultura, zinema, grabatugintza, partaidetza-ekintzak eta arte terapeutikoa landu zituen ia lau hamarkadaz. Erakusketa honen ardatza haren lan artistikoaren lehen hamarkada da; garai horretan, figurazioarekin eta abstrakzioarekin esperimentatu zuen Clarkek, haren geroko lan iraultzailea definituko zuten ikusmintzaira eta metodologia lantzeko. Bere lehen aroko marrazkiak aurkituko ditugu, gutxitan erakutsiak, bai eta arkitektura-maketak eta garai horretan egin zituen margolan-sail garrantzitsuen aukeraketa bat ere.
Clarkek Rio de Janeiron zuen bizilekua, eta Hego Amerika eta Europa artean bidaiatu zuen bere ibilbide artistikoak iraun zuen bitartean, artea bi kontinenteotan hartzen ari zen norabideen erdi-bidean. Lehen urteetan, erretratua eta natura hila bezalako genero tradizionaletatik urrundu zen Brasilgo abangoardietan bete-betean parte hartzeko, eta hala Grupo Frente taldeko figura nagusietako bat izatera iritsi zen; talde hark abstrakzio geometrikoaren baitan egiten zuen lan. Handik gutxira, 1959an, Brasilgo mugimendu neokonkretuaren fundatzaileetako bat izan zen heinean, Clarkek pinturaren ikuspegi erradikala proposatu zuen, hain zuzen azalera piktorikoa modula eta eralda daitekeen hiru dimentsioko espazio arkitektoniko moduan tratatzea.
Bere ibilbidean zehar, espazioaren eta denboraren arteko harremanak ikertu zituen Clarkek, helburu batekin egin ere: giza errealitateak beren konplexutasun osoan adieraziko zituen eta, esperientzia fisikoaren eta espazioaren bidez, obra zuzenean publikoarekin harremanetan jarriko zuen artea sortzea. Sorkuntza artistikoaz egiten zuen planteamendua konplexua eta guztiz indibidualista zen, eta erakusketa honetan artistaren bilakaeraren hastapenak aurkezten dira.
Artistari eta haren obrari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, erakusketa honetarako beren-beregi diseinatutako hezkuntza-gunea bisita dezakezue.