Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
Gainazal modulatua 2. zk., 1. bertsioa (Superficie modulada no. 2, versão 1), 1958/84
Planoak gainazal modulatuan, B saila, 7. zk., 1. bertsioa (Planos em superfície modulada, série B, no.7, versão 1), 1958
Iruzkinak
Planoak gainazal modulatuan lanerako estudioa (Estudo para Planos em superfície modulada), 1957
- Izenburua:
- Planoak gainazal modulatuan lanerako estudioa (Estudo para Planos em superfície modulada), 1957
- Erakusketa:
- Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Lerroa | Materiala | Dimentsioa
- Teknikak:
- Collage
- Aipatutako artistak:
- Clark, Lygia
Paper moztua, paper gainean itsatsia
40 x 39,8 cm
Bilduma pribatua. Eskaintza: Alison Jacques Gallery, Londres
X.2019.158
Paperezko [ehunka] collage egin zituen Clark-ek Planoak gainazal modulatuan sailerako ikerketa moduan; horietako batzuk ikusgai daude hemen. Paper zatiak ebakiz eta itsatsiz, lerro organikoaren elementu espaziala paper-zatien artean ikusgai dauden hutsuneetan mantentzea ahalbidetzen dioten zenbait konfigurazio lortzen ditu artistak.
Ondoren, collageak plexiglasezko bi xaflen artean muntatzen ditu Clarkek, eta paretarekiko perpendikularra den ardatz baten arabera ezartzen ditu, bi alboak ikusgai utzita. Horrela, irudiaren plano-izaera iraultzen du eta ikuslea collagearekin elkarreragitera gonbidatzen du, espazioan dagoen hiru dimentsioko objektu moduan.
Clarkek forma puntazorrotz eta ertz ugarikoak baliatu zituen zuri-beltzeko espazioak, eta negatiboan eta positiboan dauden espazioak sistematikoki ikertzeko. Sail honetan Clarkek prozesu zientifikoa bailitzan heltzen dio sormen artistikoari, metodikoki eta sistematikoki, formen konbinazioak dibertsifikatuz formarekin eta espazioarekin esperientzia elkarreragilean aniztasuna txertatzeko asmoz. Formen uniformetasun intrintsekoa eta sakontasun bisual edo hondo gabezia gorabehera, paper gaineko artelan monokromo hauetan gorpuztasunezko eta indarrezko efektu orokorra lortzen du.